Berriak Osasun eta Kontsumoa
Eu

46 emaile/MB-ra iritsi da EAE

2012.eko urtarrilak 04

10 familiatik 9k ematen diote baiezkoa organoak emateari

Urteko tasa 40tik gorakoa da orain dela hamar urte baino gehiagotik.

Estatuko batezbestekoa (35-36) munduko handiena da, eta hura baino % 25 handiagoa da EAEkoa.

Organoen transplantea

Lortutako emate-tasarekin, gure pazienteen transplante-probabilitatea oso handia da. Guztira, 123 giltzurrun-transplante (% 5 emaile bizienak), 61 gibel-transplante, 9 bihotz-transplante eta 10 birika-transplante egin dira. Europako eta Amerikako beste herrialde batzuetako zifrak baino askoz altuagoak dira gureak.

Lorpen hori zor zaie jarduera horietarako baimendutako zentroetan (gure erkidegoko ia zentro guztiak, bai publikoak, bai pribatuak) organoak emateko eta transplanteak egiteko prozesuetan parte hartzen duten profesional guztiei (batzuk osasun-arlokoak dira, eta beste batzuk, ez).

Beste erakunde batzuek, berriz, organoak emateko eta transplanteak egiteko prozesua errazten dute, alderdi guztietatik: epaileak, auzitegi-medikuak, epaitegietako laguntzaileak, aireportuetako langileak, SOS-DEIAK, Ertzaintza... Gaixoen elkarteek eta hedabideek berek ere zeregin garrantzitsua dute herritarren kontzientziazio sozialean.

Euskal herritar gehienen eskuzabaltasuna da programa horiek ondo funtzionatzeko beste oinarrietako bat. Organoak emateko aukera proposatzean baietz erantzuteko sena izan ez balute, ez lirateke lortuko emaitza horiek.

Eskerrik asko, beraz, profesionalei, egindako ahaleginagatik, baita organoak emateko prozesua errazten laguntzen dutenei ere, eta, batik bat, mila esker emaileei eta beren familiei, erakutsitako eskuzabaltasunagatik.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko