
Milioi bat biztanleko 40 emaile izan ziren Euskadin 2012an
Euskal Autonomia Erkidegoak hamar urtez eutsi dio tasa horri. OMEren aburuz, zifra ezin hobea da. Estatuari dagokionez, milioi bat biztanleko 34,8 emaile izan ziren. Emaileen % 4 baino ez da istripuz hiltzen. Giltzurrun-transplanteen % 12 baino gehiago bizirik dauden emaileek egiten dituzte.
Osakidetzaren Transplanteen Koordinazioak 2012ko jarduerari buruzko balantzea egin du. Euskadin, milioi bat biztanleko 40,6 emaile izan ziren; hortaz, Euskadi Estatuko rankingeko lehen lau postuetan dago. Europar Batasuneko zenbait herrialderekin (tartean, Belgika, Portugal, Frantzia, Austria eta Alemania) alderatuz gero, lehena da.
Familiek % 8,7tan baino ez dute ematearen aldeko erantzun negatiboa adierazi. Estatu mailan, berriz, % 15,3tan eman zuten 2011n. Euskadi tasa hori baino 6 puntu beherago dago, eta Europako eta Ameriketako zifren azpi-azpitik.
Emateen % 79 istripu zerebrobaskularren ondorioz hildako pertsonek egiten dituzte; % 13, berriz, traumatismo kraneoentzefalikoen ondorioz hildakoek (% 4 istripuz hildakoek) eta gainerakoak hainbat kausa direla medio hildakoek.
Organo-transplantea
Lortutako emate-tasa dela-eta, gure pazienteek transplantea egiteko aukera handiak dituzte. 117 giltzurrun-transplante (% 12 bizirik dauden emaileenak), 63 gibel-transplante, 13 bihotz-transplante eta 11 birika-transplante egin dira; hots, beste herrialde batzuetan egindakoak baino askoz ere gehiago.
Emate- eta transplante-prozesua osasun arloko eta osasun arlokoak ez diren profesionalei esker egiten da; horiek zentro baimenduetan lan egiten dute (gure autonomia-erkidegoko ia zentro gehienak, publikoak zein pribatuak).
Jarduera mota hori egiteko, ezinbestekoa da euskal herritarren gehiengoaren eskuzabaltasuna. Horiei esker da arrakastatsua prozesua. Emateei «bai» esaten diete, elkartasun osoz, eta horri esker lortu ditugu emaitzok.
Horiez gain, badira ahaztu ezin ditugun beste batzuk: Epaileak, auzitegiko medikuak, epaitegietako langile laguntzaileak, aireportuetako langileak, SOS-DEIAK eta Ertzaintza, batzuk aipatzearren.
-
2013-02-20
Comentario de Twitter:
RT @solidarioa: Euskadi alcanza los 40 donantes por millón de habitantes durante el 2012 http://t.co/5QYqVnFn -
2013-02-20
Comentario de Twitter:
Milioi bat biztanleko 40 emaile izan ziren Euskadin 2012an http://t.co/b4I31Rh0 -
2013-02-20
Comentario de Twitter:
Euskadi alcanza los 40 donantes por millón de habitantes durante el 2012 http://t.co/5QYqVnFn