Euskadi «normaltasunera itzuli da ia»
Eusko Jaurlaritza, Gipuzkoako Foru Aldundia eta kalteak izan dituzten udalak elkartu dira kaltetuei informazioa emateko zeintzuk izango diren mekanismoak argitzeko asmoz
Asteburuan izandako euri zaparrada bortitzek uholdeak eragin dituzte Euskadiko hainbat herritan, batez ere Gipuzkoan, horixe izan baita lurralderik kaltetuena Tolosaldea izan da kalte handienak jasan dituen zonaldea; 300 litro ur baino gehiago metatu dira metro koadroko. Herrizaingo sailburuorde Raul Fernández de Arroiabek baieztatu duenez, ibaien ur emaria «ia normala» da dagoeneko leku guztietan, eta, gaineratu duenez, «orain kalte guztiak, partikularrek zein erakundeek izan dituztenak, zenbatzeko ordua da». Arratsaldean, Rodolfo Ares Herrizaingo sailburuak kalteak jaso dituztenek informazioa jaso dezaten bulego bat irekiko duela jakinarazi du.
Gaur arratsaldean Rodolfo Ares Herrizaingo sailburua, Gipuzkoako foru diputatua eta kalteak izan dituzten udalerrietako alkateak elkartuko dira. Bilera honeran kalteak jaso dituztenek informazio zehatza izan dezaten mekanismoak zeintzuk izango diren erabakiak izan dira. Herrizaingo sailburuak Eusko Jaurlaritzak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak informazio bulego bat irekiko dutela jakinarazi du.
Bilera Donostian Eusko Jaurlaritzak duen egoitzan burutu da, arratsaldeko 18:30etan, hain zuzen ere. Honen ostean, Rodolfo Ares Herrizaingo sailburuak instituzio guztiak izaten ari diren kolaborazioa eskertu nahi izan du.
Fernández de Arroiabe Martutenen (Donostia) izan da, euri zaparradek gehien kaltetu duten zonaldeetariko bat ikuskatu eta uholdeek eragindako kalteak bertatik bertara egiaztatzen.
Bizkaian ere zenbait ibaik gainezka egin duten arren, kalteak askoz txikiagoak izan dira.