
Adarra mendian erori eta min hartu duen txirrindulari bat erreskatatu dute
Gaur arratsaldeko lehenengo orduan, Ertzaintzaren helikopteroak Urnietan (Gipuzkoa), Adarra mendian, erori eta min hartu duen 25 urteko txirrindulari bat erreskatatu du.
Kirol-istripua gaur arratsaldeko ordu bata inguruan gertatu da Adarra mendira igotzeko baso-bide batean. Erori denean, txirrindulariak zauria egin du hanka batean, eta ezin izan du aurrera jarraitu. Zauritua zegoen lekura iristeko zailtasunak zirela-eta, Ertzaintzaren erreskateko helikopteroa mobilizatu behar izan dute, eta agenteek txirrindularia erreskatatu eta Garberako heliportura ebakuatu dute. Bertan zain zuen Osakidetzaren anbulantzian eman diote lehen laguntza, eta, ondoren, osasun-zentro batera eraman dute.