Berriak Segurtasuna
qrcode

Euskadiko Larrialdietako Zerbitzuek Jaizkibel mendian istripua izan duen mendizale bat erreskatatu dute

2022-03-12

Euskadiko Larrialdietako Zerbitzuek Jaizkibel mendian, Labetxu inguruan, Hondarribiko udal-barrutian, erori eta min hartu duen mendizale bat erreskatatu dute gaur arratsaldean

Gaur, larunbata, arratsaldeko seiak laurden gutxiak aldera, SOS Deiak 112 zerbitzuak jakin du gizon batek erori eta min hartu duela belaunean. Erreskaterako Ertzaintzaren, suhiltzaileen eta Osakidetzaren baliabideak mobilizatu dituzte, eta, azkenean, Euskadiko Larrialdietako Zerbitzuaren helikopteroko bi erreskatatzaile iritsi dira mendizalea zegoen lekura. Ondoren Hondarribiko aireportura eraman dute, eta bertan zain zuen anbulantziak eraman du handik Bidasoako ospitalera.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko