Elkarlan Sariak
Berriak Berdintasuna, Justizia eta Gizarte Politikak
qrcode

Eusko Jaurlaritzak bi hitzarmen luzatu ditu Berrizturekin eta Euskadiko Birgizarteratze Institutuarekin, adingabe eta gazte arau-hausleen egoitza-harrerarako eta gizarteratzeko neurriak betearazteko (Gobernu Bilera 2020-10-27)

2020-10-27

Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailak Justiziak Berriztu Hezkuntza Elkartearekin eta Euskadiko Birgizarteratze Institutuarekin dituen hitzarmenak luzatuko ditu; hitzarmen horien bidez, adingabe eta gazte arau-hausleen gizarteratzea sustatzen da. Erakunde horiek pertsona horientzako egoitza-harrerarako zentroak dituzte Bilbon, Aramaion (Araba), Donostia-San Sebastiánen eta Vitoria-Gasteizen, hurrenez hurren. Guztira, Beatriz Artolazabalek zuzentzen duen sailak 625.000 euro baino pixka bat gehiago bideratuko du horietara.

Berrizturekin eta Euskadiko Birgizarteratze Institutuarekin sinatutako lankidetza-hitzarmenen bidez, erakunde horiek baliabideak izan ditzakete honako neurri hauek zuzenean betearazteko ardura hartzeko: gazte eta adingabe arau-hausle horien iraupen laburreko barneratze itxirako, irekirako eta erdi-irekirako, hezkuntza-taldeko bizikidetzetarako eta asteburuetako egonaldietarako neurriak.

Hala, kautelazko neurri bat edo barneratzeko neurri irmoa bete behar duten gazte eta adingabeei arreta ematen zaie, erregimen irekian edo erdi-irekian –baita terapeutikoak barne–, baita hezkuntza-taldeko bizikidetzarako edo hezkuntza-taldean asteburuetako egonaldia egiteko neurriak bete behar dituztenei ere, neurri horiek Euskadiko adingabeen epaitegiek ezarri dituzten kasuetan.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko