Berriak Osasuna
qrcode

Ohar informatiboa: Beasain

2020-10-22

Osasun Sailak eta Osakidetzak, egiten dituzten zaintza- eta kontrol-lanen barruan, herritarren lankidetza eskatzen dute, eta, behean zehazten den biztanle-taldeari, PCR proba egitera joateko eskatzen diote.

 

 ZEINEK?

Beasaingo osasun-eremuko herritarrak, 13 eta 40 urte bitartekoak.

 

ZER EGIN BEHAR DUTE?

PCR probak ateratzeko azpiegitura Beasaingo Pergola pilotalekuan jarriko da, astelehenetik, urriak 26, asteazkenera, urriak 28ra arte. PCRak honako ordutegian egingo dira:

Astelehen, astearte eta asteazkenean: 13:00-20:00

 

Horretarako, ALDEZ AURRETIK ESKATU BEHAR DA HITZORDUA telefonoz deituta:

Beasaingo Osasun Zentroan: 943 02 77 00

Osasun-aholkuan: 900 20 30 50

 

*Emaitza guztiak SMS bidez bidaliko dira.

Hedabieei astelehenean, urriak 26, 13:30ean erantzungo zaie.

 

SCREENINGA DELA ETA EGINDAKO PCR PROBARI BURUZKO

INFORMAZIOA PAZIENTEENTZAT

 

Koronabiruserako PCRaren lagina hartu ondoren, honako hau egin beharko duzu:

  • PCRaren emaitza jakin arte, komenigarria da gizarte-harremaneko jarduerarik ez egitea, eta maskara erabiltzeari eta segurtasun-distantzia mantentzeari arreta jartzea.
  • Egindako probaren emaitzak 72 ordutik beherako epean jasoko dituzu, SMS bidez, positiboa zein negatiboa izan (horretarako, zita ematean, telefono mugikorraren zenbakia utzi behar duzu).

 

Positiboa bada, telefonoz ere deituko zaizu.

  • PCRa egiteko 72 orduko epea igarota emaitzarik jasotzen ez baduzu, zure osasun zentroko telefonora deitu beharko duzu.

 

Bien bitartean, Osasun Sailak eta Osakidetzak herritar guztiei gogorarazten diete COVIDekin bateragarriak diren sintomak edukiz gero –besteak beste, sukarra, eztula, eztarriko mina, arnasteko zailtasunak edo usaimenaren galera– beren etxeetan isolatzeko esta osasun-zentroa deitzeko.

 

 

Donostia, 2020 urriaren 22a

 

Iruzkin bat
  • Argazkia María
    2020-10-26

    Buenos días:
    Llevamos más de una hora intentando pedir cita para realizar una PCR en el cribado de Beasain. En el ambulatorio no contestan (he de decir que ni hoy, ni nunca; la semana pasada estuve en espera más de veinte minutos y, al final me cortaron. Gracias a que no era algo urgente. Voy a cumplir 74 años y vivo sola), ponen la musiquita o el latiguillo "están todos ocupados" (cuando están mano sobre mano). En el 900 20 30 50, después de un montón de llamadas tanto en euskera como en castellano, siempre nos decía que el número es incorrecto (era para una vecina que lo había intentado infinidad de veces y le sucedía lo mismo). Realmente, lo que está sucediendo con la atención, mejor diría no atención, que estamos sufriendo (no recibiendo) es vergonzoso. No soy de las que le gusta mandar quejas, pero esto supera todo lo imaginable. "Para mas inri", se permiten hacer huelga. Que conste que pienso enviar un correo a atención al paciente manifestando mi total descontento con el trato que estamos recibiendo.
    Un saludo,

    María Galarraga

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan