Berriak Osasuna

Ohar informatiboa: Ataun

2021-03-21

Osasun Sailak eta Osakidetzak, egiten dituzten zaintza- eta kontrol-lanen barruan, herritarren lankidetza eskatzen dute, eta, behean zehazten den biztanle-taldeari, PCR proba egitera joateko eskatzen diote.

 

ZEINEK?

Martxoaren 05etik martxoaren 20 arte Ataungo Troskaeta, Urbieta edo Sutegi ostalaritza-lokaletan egon direnei.

 

 

ZER EGIN BEHAR DUTE?

Proba egiteko, ALDEZ AURRETIK HITZORDUA ESKATU BEHAR DA  Lazkaoko osasun zentroan (martxoak 21, 09:00etatik aurrera), telefono honetara deituz:

943 805560

Osasun-aholkuan: 900 20 30 50

 

 

LEKUA ETA ORDUTEGIA

PCR probak ateratzeko azpiegitura Ataungo San Martin-Auzoeta Pilotalekuan jarriko da martxoaren 22ean (astelehena). PCRak honako ordutegi honetan egingo dira:

Astelehena: 15:00-20:00

 

*Emaitza guztiak SMS bidez bidaliko dira.

Bien bitartean, Osasun Sailak eta Osakidetzak herritar guztiei gogorarazten diete COVIDekin bateragarriak diren sintomak edukiz gero –besteak beste, sukarra, eztula, eztarriko mina, arnasteko zailtasunak edo usaimenaren galera– beren etxeetan isolatzeko eta osasun-zentroa deitzeko.

 

Zumarraga, 2021 martxoaren 20a

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan