
OGP Euskadiko 1. Konpromiso taldeak printzipio ezberdinak adostu ditu kontuen ematerako
OGP Euskadiko 1. Konpromiso taldea Donostian bildu da 2018ko urtarrilaren 17an eta kontuak emateko euskal eredua bere egingo duten erakundetako webgunetan argitaratu eta partekatu beharko den informazio-egituraren oinarriak adostu ditu.
Kontuen ematerako nazioartean orokorki onarturiko lau estandarrak – inklusio, erantzukizun, inpaktu eta materialtasun kontzeptuen inguruan zehaztu direnak- garatzea adostu dute bilerara bertaratutakoek eta mandatu-planetarako eta kontuak emateko eredurako oinarrizko eredu-egitura baten inguruan hausnartu dute ere. Osagai bakoitzaren edukiak zehazteko ariketa etorkizuneko bileretarako utzi da.
Aipatu egitura hiritarrekin kontrastatuko da lankidetza-ariketa batean eta irisgarritasuna, soiltasuna eta ulergarritasuna bermatu beharko ditu.