Berriak

Gaztemundu 2015

2015-09-25

Irailaren 26ean Gaztemundu 2015 programari hasiera emango zaio. Herrialde ezberdinetako 15 gazte etorriko dira hamabost egunez Euskal Herriko inguruak ezagutzera. 15 gazte horietatik 11 Argentinatik, 1 Mexikotik, 2 Uruguaitik eta 1 Kolonbiatik etorriko dira. Lehen astean kultur erakundeen kudeaketari buruzko formakuntza izango dute EMUN enpresaren eskutik; eta bigarren astean Euskal Gizataldeen VI. Mundu Batzarrean parte hartuko dute entzule moduan. Horretaz gain, ekintzez beteriko programa aberasgarria izango dute eta irteerak egingo dituzte Bilbo, Gernika, Donostia, Usurbil (Kilometroak 2015) eta Gasteizko inguruetara.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)