Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehenengo soziometro

2010.eko maiatzak 28

Soziometro hau hedabideen aurrean aurkezten den lehenengoa da 25 urtetan, IREKIAN eta zenbait gizarte sareetan

Prospekzio Soziologikoen Kabineteko arduradunak apirilaren 23an 2010erako ikerketen programazioa aurkeztu zuenean hartutako konpromisoari erantzuten dio zabalkunde honek. Orduan, hiru soziometro egitea aurreikusi zuen, horietako bakoitza gai nagusi bati buruzkoa: iritzi politikoaren azterketa (maiatzean), politika publikoen pertzepzioa (urrian) eta gobernuaren balorazioa (abenduan). Horrela, Gobernu honen gardentasun politika jarraitzen da, iritzi-azterketen kasuan, horietan lortutako emaitzak nolakoak diren alde batera utzita.

Aurreko soziometroetako zenbait serie eta eduki mantendu dira, galdera berriak gehituz eta Kongresuko eta Senatuko ordezkariak sartuz, beren ezagutza eta balorazioa neurtzeko. Soziometro honen zehaztasun teknikoak banatutako txostenean kontsulta daitezke. 18 urte edo gehiagoko herritarren lagina 2.198 pertsonek osatu dute EAE osorako.

Hauteskunde prozesuak urrun izateak

boto-asmoei buruzko zenbait datu erlatibizatzen ditu.

Inkestan aipatutako hauteskunde hitzorduak bi urtetara daude, hauteskunde orokorrei dagokienean, eta hiru urtetara autonomikoei dagokienean. Horregatik, ulergarriak dira SOZIOMETROAn agertzen diren abstentzio eta ED/EE erantzunen ehuneko altuak (hautesleen %40).

ANBIBALENTZIA

Bestalde, komenigarria da inkestatuen iritzietan eragina izan dezaketen gertaera edo informazio mugarri garrantzitsu batzuk nabarmentzea. Honela, informazioaren bilketa egin den egunetan (maiatzaren 10etik 20ra bitartean) gertaera garrantzitsuak, eragin mediatiko eta sozial handia izan dutenak jazo dira.

Gertakari horiek emaitzetan eragin nabarmena izan dezakete. Data horietan ikusi ditugu erabaki politiko garrantzitsu eta inpopularrak (hilaren 12an Presidenteak doikuntza ekonomikorako plana iragarri zuen), burtsen euforia (aurreko jaitsieraren ondotik) eta sindikatuen mobilizazio deialdiak. Gertaera horiek ilundu egin dute EAEren errekuperazio ekonomikoa (BPGren joera positiboa), gobernuaren lehenengo urtemugaren ospakizuna eta ETAko kideen atxiloketak.

EZ DAGO SUKALDERIK

SOZIOMETRO honetan ez dago "sukalderik". Datuak garbi eskaintzen dira, estimaziorik edo ukiturik egin gabe. Boto-asmoa gordina da. Estimazioak, ondo egindakoak, baliagarriak dira, baina gure kasuan boto-asmo gordina "biluzirik" aurkeztea erabaki dugu. Eta, osagarritzat, hausnarketa eta azterketarako taulak eskaintzen dira: boto transferentzien matrizeak. Interesa duen pertsona edo talde bakoitzak, hortik abiatuta, bere ondorioak atera ditzake.

GAIKAKO BI ATAL

Aurkeztutako SOZIOMETROAk gaikako bi atal ditu: krisi ekonomikoaren pertzepzioa eta 2009ko hauteskunde autonomikoen ondotik osatutako gobernuak urtebete egin ondorengo iritzi politikoa. Azkenik, taulak, grafikoak eta testua argiago aurkezte aldera, estetika berri bat hautatu da, irakurgarritasuna errazten duena, bi bertsiotan: euskaraz eta gaztelaniaz.

HAUTESKUNDE JOERAK

Euskal hauteskunde panoramak ez du aldaketa garrantzitsurik izan azken hauteskunde autonomikoetatik (2009ko martxoa). Azken SOZIOMETROArekiko aldeak (2009ko iraila) hamarrenekoen mailakoak dira.

Boto-asmo gordinean jaitsi egin dira:

EAJ (-0,2), PSE-EE (-0,9), ARALAR (-1,4), EB/IU (-0,4) eta EA (-0,1).

Igo egin dira:

PP (+0,3) eta UPyD (+0,1) eta BESTEAK (baliogabeak+besteak) (+1,4).

Emaitzak desberdinak dira hauteskunde orokorrei buruz galdetutakoan:

PSE-EE 2 puntu jaisten da 2009ko irailetik, eta EAJ 1,7 igotzen da.

"Besteak" erantzunak, ezker abertzalearen ingurua eta beste aukera batzuen batura barne duelarik, 3 puntuko igoera izan du (5,9-8,9).

Abstentziorako eta boto zurirako joera hazi dira, bai hauteskunde autonomikoetan (abstentzioa 20,1 eta boto zuria 3,4) eta hauteskunde orokorretan (abstentzioa 21,8 eta boto zuria 3,4).

EGOERA EKONOMIKOAREN PERTZEPZIOA

Biztanleria erdibitua azaltzen da, krisi ekonomikoak bere etxean duen eraginari dagokionean: %49k diote "lehen baino okerrago" daudela eta %48k "lehen bezala" daudela. Oro har, Espainiarekiko balorazio konparatibo guztiek agerian uzten dute EAEko egoerari buruzko. Inkestatutako pertsonen %91ren iritziz Espainiako egoera ekonomikoa txarra edo oso txarra da, iritzia hobea dela eta EAEko egoerari buruz hori bera uste dutenak %65 dira.

ARAZO GARRANTZITSUENAK

Lanarekin lotutako arazoak euskal herritarren kezka nagusia izaten jarraitzen dute (%76), 2009ko iraileko azken SOZIOMETROAn baino 6 puntu gehiagok aipatuta. Terrorismoa bigarren lekuan gelditzen da, elkarrizketatutako pertsonen %31k aipatuta, 2009ko irailean baino 8 puntu gutxiagorekin eta bildumako datu baxuenarekin. Etxebizitzaren arazoak 7 puntuko jaitsiera izan du aurreko SOZIOMETROArekiko (%29), bildumako punturik baxuenean gelditu delarik (%22). Politikarekiko urruntzea areagotu da. Elkarrizketatutako pertsonen %33k diote politikarekiko interes gutxi dutela eta %47k ez dutela batere interesik: guztira, aurreko SOZIOMETROAn baino 2 puntu gehiago.

ERAKUNDEAK

Erakundeen artean konfiantza ehunekorik altuena GKEek izaten jarraitzen dute (%65, aurreko ikerketan baino sei puntu gehiago). Eusko Jaurlaritzak %57 lortzen du (aurreko SOZIOMETROAn baino 3 puntu gehiago). EBko gobernuekin alderatuta, bigarren lekuan kokatzen da, Danimarkarekin batera.

EGOERA POLITIKOAREN PERTZEPZIOA

Nabarmen hobetu da EAEko egoera politikoaren pertzepzio positiboa (2009an baino 9 puntu gehiago).* Lehendakaria da biztanleriak gehien ezagutzen duen liderra (%98) (2.ak, Basagoitik, Inkestatutako pertsonen %35ek diote EAEko egoera politikoa ona edo oso ona dela, eta %55ek txarra edo oso txarra. 2006ko ETAren su-eten garaia alde batera utzita, ona/oso ona pertzepzioa bildumako hobeenada 2002tik, 2004koarekin batera.

BURUZAGI POLITIKOEN EZAGUTZA ETA BALORAZIOA

LEHENDAKARIA. baino 18 puntu gehiago eta 3.ak, Urkulluk, baino 22 puntu gehiago). Gainera, balorazioan bi hamarren igo da,(4,2). Bera da, halaber, bere hautesleek gehien baloratutako(6,1). 2008tik datorren gorako joerari jarraituzburuzagia

ESTATUKO LIDERRAK. Rodríguez Zapatero Presidentearen balorazio galera mailakatua (-0,4).  M.Rajoyren balorazioa ere jaitsi da (-0,1), 1,9ko balorazioa lortuz.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Víctor Urrutia