Berriak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura
Eu

Euskadiko Gazteak Lankidetzan programa

2013.eko martxoak 26

Uztailetik urrira arte 100 gazte murgilduko dira lankidetza programetan Amerika, Afrika eta Asian. Eusko Jaurlaritzako Gazteria Zuzendaritzak eta Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak, beste urte batez, Euskadiko Gazteak Lankidetzan programa ipini dute abian.

100 gazte, 20 eta 30 urte bitarteko neska-mutilak, behar dira 2013. urtean hegoaldeko herriekiko lankidetza egitasmo honetan parte hartzeko. Lankidetza-programa honen helburua hirugarren munduarekin garapen ekintzetan kolaboratzea da. Horretarako euskal gazteek Amerika, Afrika eta Asiako zenbait herritan burutuko diren garapen ekintzetan egingo dute lan, lekuan bertan.

Egitasmo hau Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak eta Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak bultzatzen dute elkarlanean. Hegoaldeko herrietan egiten diren ekintzak berriz, bertako gobernuz kanpoko erakundeek kudeatzen dituzte.

Programan izena emateko epea martxoaren 28an irekiko da www.gazteaukera.euskadi.net atarian, eta apirilaren 27an itxiko da.

 

5 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @IratiLauzurica
    2013.eko martxoak 26

    Comentario de Twitter:
    RT @nerep7: Programa Juventud Vasca Cooperante http://t.co/PgSqqN73FU http://t.co/m322FaRs5D

  • @nerep7
    2013.eko martxoak 26

    Comentario de Twitter:
    Programa Juventud Vasca Cooperante http://t.co/PgSqqN73FU http://t.co/m322FaRs5D

  • @nerep7
    2013.eko martxoak 26

    Comentario de Twitter:
    RT @onginformacion: 100 jóvenes de 20-30 años participan en el programa Juventud vasca cooperante 2013 http://t.co/M2QSzZDfM3 vía @Irekia @Irekia_News

  • @Cooperablog
    2013.eko martxoak 26

    Comentario de Twitter:
    100 jóvenes de 20 a 30 años participan en el programa Juventud Vasca Cooperante 2013 http://t.co/zrBHnoMrZu

  • @onginformacion
    2013.eko martxoak 26

    Comentario de Twitter:
    100 jóvenes de 20-30 años participan en el programa Juventud vasca cooperante 2013 http://t.co/M2QSzZDfM3 vía @Irekia @Irekia_News

Beste gonbidatu batzuk
  • Jon Redondo, Gazteria eta Kirol Zuzendaria