Nerea Melgosa sailburuak aurten Euskadiko Gazteak Lankidetzan programan parte hartu duten gazteak agurtu ditu
Nerea Melgosa, Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren sailburua, Euskadiko Gazteak Lankidetzan 2024 programan parte hartu duten 67 gazteekin bildu da gaur. Urtero bezala, parte hartzen duen taldeak ebaluazio-fasearekin itxi du proiektua, eta Barriako (Araba) aterpetxean egin da urriko azken asteburuan. Programa horretan, egina duen31 urteko ibilbidean, 2.500 gaztek baino gehiagok hartu dute parte, eta Euskadiko eta Hegoaldeko herrialdeetako 100 GGKEk baino gehiagok lagundu dute.
Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoarensailburuak uda honetan esperientzia bertatik bertara bizi izan dutenak zoriondu ditu, eta programaren helburua sentsibilizazioa lortzea dela azaldu die.“Gure asmoa da, lankidetza bezalako esperientzia ahalbidetuta, esperientzia horrek eragina izan dezala gure gizartean zuen itzuleran”.
Kooperante horien testigantzak entzun ondoren, Melgosa sailburuak hitza hartu du eta eskerrak eman dizkie. “Guretzat benetan pozgarria litzateke zuetako bakoitzak, abokatuak, kazetariak, ingeniariak, irakasleak, doktoreak, erizainak…, zuen egunerokoan, egoera zailei aurre egin behar diezuenean, gogoratzea uda honetan bizitako esperientzia ikasbide handia izan dela jabetzeko mundua batzuetan uste duguna baino handiagoa dela, bizitza ikusteko modu asko daudela, eta beste begirada horiek errespetatzeak benetan balio duela eta horrek egingo gaituela handi”.
2024 zifratan
Guztira 67 gazte dira, 60 emakume eta 7 gizon, aurten eta ia 3 hilabetez programaren 2024ko edizioan parte hartu dutenak. Garapenerako gobernuz kanpoko hamar euskal erakunderen eskutik egin da: San Viator Elkartasun Zerbitzuaelkartea (SERSO); Medicus Mundi Bizkaia; Euskal Elizbarrutietako Misioak Gasteiz; Ayuda en Acción; Misiones Salesianas; Hermanas Pasionistas; Asociación Unión y Apoyo del Hablante Pular - Haaly Pular; Asociación Africanista Manuel Iradier; Nazioarteko Elkartasuna - Solidaridad Internacional; eta Fundación Etiopiautopia TIKAL. Boluntario lanak bederatzi herrialdetan egin dituzte: Hondurasen, Perun, Ekuadorren, Mexikon, Guatemalan, Bolivian eta Kolonbian, Amerikan; eta Ginea Konakryn eta Etiopian, Afrikan; eta 22 proiektutan parte hartuko dute.
Euskadiko Gazteak Lankidetzan programaren helburua da Euskadiko gazteak hegoaldeko herrialdeetan lankidetza-ekintzetan sentsibilizatzea,eta herrien eta kulturen arteko elkartasun-kultura sustatzea. Eusko Jaurlaritzako Gazteria Zuzendaritzak eta Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak (Elankidetza) antolatzen dute urtero.