Berriak Eusko Jaurlaritza X. leg
Eu

Kontrolerako osoko bilkura (2013/03/01)

2013.eko martxoak 01

Gai-zerrenda:

1. Galdera, Kerman Orbegozo Uribe Euzko Abertzaleak taldeko legebiltzarkideak Osasuneko sailburuari egina, alor soziosanitarioan euskal herritarren onerako izango diren jardunbideei buruz. (10\10\05\01\0043)

2. Galdera, Julen Arzuaga Gumuzio EH Bildu taldeko legebiltzarkideak Segurtasuneko sailburuari egina, Yolanda González erail zuen Emilio Hellín Morok Ertzaintzarekin izan duen harremanaren harira. (10\10\05\01\0042)

3. Galdera, Vicente Reyes Martín Euskal Sozialistak taldeko legebiltzarkideak lehendakariari egina, enpresa txiki eta ertainen eta autoenpleguaren zirkulatzailerako finantzaketa-funtsari buruz. (10\10\05\01\0027)

4. Galdera, Antonio Basagoiti Pastor Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak lehendakariari egina, Eusko Jaurlaritzaren doikuntza ekonomikoei buruz. (10\10\05\01\0034)

5. Galdera, Gorka Maneiro Labayen Mistoa-UPyD taldeko legebiltzarkideak lehendakariari egina, Eusko Legebiltzarreko egungo aulki-banaketari buruz. (10\10\05\01\0041)

6. Interpelazioa, José Antonio Pastor Garrido Euskal Sozialistak taldeko legebiltzarkideak lehendakariari egina, Euskadiko egitura publikoa murrizteari buruz. (10\10\04\01\0001)

7. Interpelazioa, Julen Arzuaga Gumuzio EH Bildu taldeko legebiltzarkideak lehendakariari egina, euskal presoen Euskal Herriratzeaz eta eskubide sozial guztien errespetatzeaz hartuko dituen gobernu-ekimenen inguruan. (10\10\04\01\0008)

8. Interpelazioa, Laura Mintegi Lakarra EH Bildu taldeko legebiltzarkideak lehendakariari egina, EAEko eta Nafarroako gobernuen arteko harremanei buruz. (10\10\04\01\0022)

9. Interpelazioa, Txarli Prieto San Vicente Euskal Sozialistak taldeko legebiltzarkideak lehendakariari egina, aurrekontuko diru-sarrerak osatzeko foru-ogasunek eskuratu beharreko zenbatekoei buruzko kontsiderazio, kalkulu eta zuzenketei buruz. (10\10\04\01\0024)

10. Interpelazioa, Javier Maroto Aranzábal Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak lehendakariari egina, Gasteizen hiriburutza-kanonari buruz. (10\10\04\01\0028)

11. Interpelazioa, Gorka Maneiro Labayen Mistoa-UPyD taldeko legebiltzarkideak lehendakariari egina, Eusko Legebiltzarrean Euskadi osorako fiskalitatea eztabaidatu eta erabaki beharrari buruz. (10\10\04\01\0030)

12. Galdera, Carmelo Barrio Baroja Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak lehendakariari egina, Bizkaiko diputatu nagusiak 2013ko otsailaren 21ean egindako adierazpenei buruz. (10\10\05\01\0035)

13. Galdera, Gorka Maneiro Labayen Mistoa-UPyD taldeko legebiltzarkideak lehendakariari egina, Frantziako ikastetxeentzako diru-laguntzei buruz. (10\10\05\01\0040)

14. Interpelazioa, Nerea Llanos Gómez Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak Herri Administrazio eta Justiziako sailburuari egina, 110/2012 Dekretuaren disfuntzioak desagerrarazteko jardunbideei buruz. (10\10\04\01\0029)

15. Galdera, Arantza Quiroga Cia Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak Herri Administrazio eta Justiziako sailburuari egina, euskal sektore publikoko behin-behineko langileei finikitatutako kontratuei buruzko legebiltzar-aginduari buruz. (10\10\05\01\0033)

16. Galdera, Belén Arrondo Aldasoro EH Bildu taldeko legebiltzarkideak Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuari egina, diru-sarrerak bermatzeko errentaren eta etxebizitzako prestazio osagarriaren jasotzaileek 2013ko urtarriletik aurrera jaso beharreko murrizketarik gabeko diru kopuruari buruz. (10\10\05\01\0007)

17. Galdera, Marian Beitialarrangoitia Lizarralde EH Bildu taldeko legebiltzarkideak Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuari egina, etxea galdu dutenei alokairu sozialeko etxebizitza eskaintzearen inguruan. (10\10\05\01\0020)

18. Galdera, Bixen Itxaso González Euskal Sozialistak taldeko legebiltzarkideak Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuari egina, Gizarte Elkarrizketaren Mahaia eratzeari buruz. (10\10\05\01\0036)

19. Galdera, Vicente Reyes Martín Euskal Sozialistak taldeko legebiltzarkideak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuari egina, Guggenheim Urdaibai museoari buruz. (10\10\05\01\0037)

20. Galdera, Mikel Unzalu Hermosa Euskal Sozialistak taldeko legebiltzarkideak Segurtasuneko sailburuari egina, Euskadin Ertzaintza eta Estatuaren Segurtasun Indar eta Kidegoak mantentzearen kostuari buruz. (10\10\05\01\0038)

21. Galdera, Laura Garrido Knörr Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak Osasuneko sailburuari egina, Osasunean aurreikusitako inbertsioak geldiarazteari buruz. (10\10\05\01\0039)

22. Galdera, Oskar Matute García de Jalón EH Bildu taldeko legebiltzarkideak Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuari egina, "Euskal Y-a: Herrialde mailako proiektua, nazioarteko lotura" izeneko lana argitaratzeari eta banatzeari buruz. (10\10\05\01\0002)

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau