Berriak Eusko Jaurlaritza X. leg
Eu

Ohiko osoko bilkura (2013/03/21)

2013.eko martxoak 21
  • Puntu batzuk aldatu egin dira gai-zerrendan (6. puntua eztabaidatuko den 8.a izango da, eta 8. puntua eztabaidatuko den 6.a izango da)

Gai-zerrenda:

1. Bateraezintasunen Batzordearen irizpena, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Zibileko eta Zigor Arloko Salan magistratu-plazak betetzeko proposaturiko hautagaien bateragarritasun-egoeraren gainean egina. Irizpenari buruzko eztabaida eta behin betiko ebazpena, eta, hala badagokio, hiru juristen zerrenda onestea.(10\11\07\10\0001)

2. Mozioa, José Antonio Pastor Garrido Euskal Sozialistak taldeko legebiltzarkideak aurkeztua, egitura publikoaren murrizketari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (10\11\03\00\0007)

3. Mozioa, Nerea Llanos Gómez Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak aurkeztua, 110/2012 Dekretuaren disfuntzioak desagerrarazteko jardunbideei buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (10\11\03\00\0009)

4. Mozioa, Txarli Prieto San Vicente Euskal Sozialistak taldeko legebiltzarkideak aurkeztua, aurrekontuko diru-sarrerak osatzeko foru-ogasunek eskuratu beharreko zenbatekoen errebisioari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (10\11\03\00\0010)

5. EH Bildu legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, Kutxabanken lurraldearekiko atxikimendua ziurtatzeari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (10\11\02\01\0090)

6. Euskal Sozialistak legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, Eusko Legebiltzarreko gardentasuna, lanen arintasuna eta parte hartzea hobetzeari buruzko erregelamendu-aldaketei buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (10\11\02\01\0066)

7. Euskal Legebiltzar Talde Popularrak egindako legez besteko proposamena, iraunkortasunarekiko eta ingurumenarekiko konpromisoaren balioak bultzatzeari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (10\11\02\01\0071)

8. Mistoa-UPyD legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, zerga-iruzurraren aurkako plan bat martxan jartzeari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (10\11\02\01\0051)

9. EH Bildu legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, abiadura handiko trenaren finantzazioari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (10\11\02\01\0074)

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau