
Ikertzaileak pentsamenduaren bitartez makinak kontrolatzeko gai den teknologia berria asmatzear daude
Adimen artifiziala, minusbaliotasuna daukaten pertsonen zerbitzura .
Biocruces Ikerketa Sanitarioko Institutuaren mintegi zientifikoa: "Elektroentzefalogramaren eta magnetoentzefalogramaren datuen azterketa eta garunaren eta makinaren arteko egokitze-interfaceak tajutzeko duen erabilera".
- Pentsamenduek garunean seinaleak sortzen dituzte, gainera seinale horiek EEG-en (elektroentzefalografia, jadanik zabala den teknologia) edo MEG-en (magnetoentzefalografia) bidez jaso daitezke.
- Seinale horiek software berezi batera bidaltzen dira, horrek interpretatu eta agindutakoa ekintza bihurtzen du (gurpil-aulkia mugitu, besarkatu robotaren bidez, dei bat egin, ordenagailuan idatzi, eta abar).
- Gaur egungo ikerkuntzak software horrek bere akatsetatik ikasteko gai izatera bideratuak daude, horrela pertsonaren pentsamenduen aginduei zehaztasun handiagoz erantzuteko. Epe laburrean teknologia hau egunerokoa izatera bihur daiteke.
Gurutzetako Unibertsitate Ospitalean BioCruces Ikerketa Sanitarioko Institutuak antolatu duen "Elektroentzefalogramaren eta magnetoentzefalogramaren datuen azterketa eta garunaren eta makinaren arteko egokitze-interfaceak tajutzeko duen erabilera" izeneko mintegia egin da. Mintegi horren barnean, teknologia berri bati buruzko garapenean egiten ari diren azken aurrerakuntzak aurkeztu dira. Teknologia berri horrek pentsamenduekin sortutako garuneko seinaleak batu eta aztertzen ditu, ondoren makina batek burutu beharreko aginduetara itzultzeko.
Alberto Llera, Nijmegeneko (Holanda) Donders Institute for Brain Cognition and Behaviour-ean Brain-Gain proiektua burutzen ari den matematikari eta ikertzaile predoktorala izan da aurrerakuntza berri horiek BioCruces-eko komunitate zientifikoan aurkeztu dituena. Berak azaldu duen bezala, "bi teknologia ez inbaditzaile daude oinarrian; alde batetik, elektroentzefalograma (EEG) daukagu, buruan jarritako elektrodoen bitartez funtzionatzen du, erraz jartzen eta garraiatzen da eta merkea da. Bestetik, magnetoentzefalograma (MEG) dugu, garestiagoa, baina neurozientzia komunitatean askotan erabiltzen den tresna eraginkorra da. Indibiduoak agindu aurretik erabakitako agindu bat pentsatzerakoan, gailu horien bitartez jasotako estimulu multzo bat sortzen du bere burmuinean.
Behin estimulu horiek jasota, ordenagailu batek seinalea aztertu eta bereziki programatutako sistema informatiko aurreratu baten bitartez, seinalea zer nolako agindu motari dagokion aztertzen du. Horrela, ordenagailu batetara konektatutako kanpo makina batek (gurpil-aulki bat esaterako) burutu ditzakeen akzio desberdinekin, garun-jarduerako patroiak erlazionatzen dira.
Akatsetatik ikasteko gai den makina bat
Alberto Llera ikertzaileak algoritmoak prestatzen egiten du lan gero algoritmoekin makina horrek bere akatsetatik ikasi ahal izateko, horrela pertsonaren aginduak hobeto ulertzeko. EEG-ek eta MEG-ek jasotzen dituzten garuneko estimuluak zarata askoren artean ezkutatuta daude eta gainera denborarekin identifikatu beharreko seinalea aldatzen doa. Ondorioz, garuneko datuak ondo interpretatzeko beharrezkoa da sistema bera egokitzea. Horregatik deitzen diegu interface moldagarriak.
Egokitze eta ikaste hori, pertsonaren beraren parte (inkontzienteki) hartzeari esker gauza daiteke. "Pertsonok, ekintza bat burutu nahi dugunean eta edozein arrazoirengatik burutzen ez denean, gure garunak akatsaren seinale bat sortzen du. Ordenagailuak akats seinale hori antzemateko eta aurretik burutu den ekintza pertsonak gura ez duena izan dela interpretatzeko gai da. Informazio hori ikaskuntzan eta ordenagailuaren ikasbidean txertatuz, ordenagailuak bere akatsetatik ikasten du eta horrela aginduak hobeto desberdintzen ditu. Horrela, makinak pertsonaren pentsamenduei era zintzo batean men egiten ikasten du.
Erabilpenak
"Laborategian teknologia hau nahiko egonkorra dela frogatu dugun arren, horren merkaturatze orokorra ezin daiteke gauzatu oraindik. Dena den, azken urteetan mota horretako teknologiei ematen ari zaien ikerketa ardura handiari esker, mugimenduekin lotutako minusbaliotasun larriak dituzten pertsonentzat mesedegarriak izango direla uste dugu", nabarmendu du Llerak.
"Gurpil-aulki bat mugitu, beso robotiko batekin objektu bat hartu, botoi bat sakatu, dei bat egin, teklatu bidez komunikatu, edota bere mugimendua errehabilitazio baterako erabili... Teknologia honen erabilpenak izugarriak dira", adierazi du ikertzaileak.
Garun-jardueren patroien identifikazioa eta karakterizazioa, azken urteetan, ikerketa zientifikoan eremu oso zabala bihurtu da. Erabilpen biomediko eta neurologiko garrantzitsuak izateaz gain, industria farmazeutiko eta bideojokoen industrian indarra izan dezakete. Horiek guztietan azken helburua denbora errealean garun-jarduera monitorizatzea eta aztertzea da.
Mintegi zientifiko hau Jesús M. Cortés doktorea Ikerbasqueko ikertzaile senior eta BioCruceseko Neuroirudi konputazionaleko Taldearen zuzendariaren gonbidapenari esker burutu da.