Berriak Kultura
Eu

Ibilbideak

2012.eko ekainak 18

Kulturak jarduera fisikoa areagotzeko eta hobetzeko ekimenean GPS gailuen doako mailegua abiarazten du

Ibilbideak proiektua gailu mugikorren bidez bere kirol esperientziak sortu eta adierazten duen  komunitate batek osatzen du

Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak gaur goizean Ibilbideak proiektuaren eremuko GPS gailuen doako maileguko zerbitzu berria aurkeztu du. Kirol Zuzendaritzak motordunak ez diren kirol ibiltarietan eraginez jarduera fisikoa areagotzeko eta hobetzeko bultzatzen du ekimen hau. Proiektua ondoko pertsonak eta entitatek osatuko dute: gailu mugikorren (gps eta smartphone) eta Internet bidez, euren kirol esperientziak sortu, adierazi, baloratu, zabaldu eta disfrutatzen dituztenak.

Prentsaurrekoa Donostiako Cristina Enea Ingurumen Baliabideen Zentroan izan da eta han Patxi Mutiloa, Kirol zuzendaria, Leticia Baceiredo, Kzguneko koordinatzailea, eta Mikel Bringas, Ibilbideak proiektuaren koordinatzailea parte hartu dute.

Ibilbideak-en oinarrizko  lerroak martxoan aurkeztu ziren eta une horretan jada urtean buruan egin beharreko zenbait ekimen iragarri ziren.  Zenbait ibilbide eta kirol gertakizun elkarri ezagutarazteko orria abian jarri ondoren (http://ibilbideak.euskadi.net), gaur iragarri dute GPS gailuak doan lagako dituztela eta Kzguneak kudeatuko dituela lagapen horiek. Eskainiko diren gailuek TwoNav softwarearen egokitzapen bat dute, GPSa erabiltzen ez dakitenek, erabiltzeko aukera izan dezaten.

Ekintza hau Jarduera Fisikoaren Planean (Aktibili) sartutakoen bat da, Eusko Jaurlaritzako Kirol eta Osasun Publikoko zuzendaritzek garatzen dituztena. Taldeko lanean oinarritutako doako zerbitzu publiko jasangarri honen bidez, ondokoa egin daiteke:

- kirol praktikan dauden ohitura berrien eskaerei erantzutea,

- praktika eta kirolaren eremuei erantzutea baliabide bakar bat erabiliz eta

- kirola, gizartea hobetzeko beste helburu batzuk lortzeko bide moduan erabil dezaten erraztea.

 

Nola funtzionatzen du

Ibilbideak-en hasiera batez ondoko jarduerak bildu dira:  ala delta, ibili, asfalto lasterketak, mendi lasterketak, errepideko txirrindularitza, mendi txirrindularitza, zikloturismo, hipika, itsuak, ibilbide nordikoa, igeriketa, parapentea, patinajea, piraguismoa, lasterketa konbinatuak, arraunketa, gurpil aulkia eta bela; baina komunitateak eskatuta, beste jarduera batzuk ere sar daitezke. Horrela bada, iragazkien sistema baten bidez, oso era grafiko eta errazean zenbait eremu interesgarriko ibilbideak eta jardueren gertaerak aurki ditzakegu fitxa batean, baita beste pertsona batzuek ibilbide horri buruz egindako balorazioak, iradokizunak edo ekarpenak ere: tartea, malda, irudiak, bideoak, profila, trazadura handitu daitekeen mapan, etab.

Edukiak igo eta deskargatzeko erregistratu behar zara -izena, posta elektronikoa eta pasahitza eskatuko da- baina edonork egin dezake kontsulta orokor bat. Parte-hartzaile bakoitzak ibilbideak kargatu edo sor ditzake mapa batean eta horretarako lau urrats baino ez ditu eman beharko. Gero ibilbide horiek besteen eskura jarriko ditu.  Informazioa ordenagailuan deskargatu edo gps edo smartphone batean ikus daiteke. Bakoitzaren web orrian ere jarri edo lagunei bidal daiteke. Halaber, egutegia ikusiz, gertaera guztien programazioa ikusiko dugu.

Orain arte, 20 kirol ezberdinetako 700 ibilbide baino gehiago igo dira eta web orrialdean 500 pertsona edo entitate baino gehiago eman dute izena.

Iruzkin bat
  • @PatxiGalarraga
    2012.eko ekainak 20

    Comentario de Twitter:
    Endomondoren antzekoa ezta? "@Ibilbideak: Kulturak jarduera fisikoa areagotu eta hobetzeko GPS gailuen doako mailegua http://t.co/Og4VKauZ"

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan