Ekitaldiak Kultura
Eu

Pretsaurrekoa: "Euskarari gorazarre"

2012.eko otsailak 29, 11:30 2012.eko otsailak 29, 12:00 Pretsaurrekoa: "Euskarari gorazarre"
2012.eko otsailak 29 11:30 - 12:00
Delegación del Gobierno Vasco en Madrid, Madrid, Cedaceros, 10
Ekitaldiko kargudunak: Aizpea Goenaga Mendiola
Beste gonbidatu batzuk: Aizpea Goenaga
lege-oharra

 

Etxepare Euskal Institutua, Euskaltzaindia eta Euskalerriaren Adiskideen Elkarteak EUSKARARI GORAZARRE / EL EUSKERA, UNA LENGUA CON FUTURO (Madril, 2012ko martxoak 13-15) izeneko jardunaldiak antolatu dituzte. Jardueren helburua Madrilen euskarari gorazarre egitea da, azken urteotan euskalgintzan eman diren aurrerapausoak nabarmenduz, etorkizun handiko hizkuntza dela erakutsiz eta hizkuntzalaritzan eta literaturan goi-mailako emaitzak ematen ari dela adieraziz.

Programan, sorkuntza hutsarekin eta sortzaileek horretaz egiten duten hausnarketarekin lotutako ekitaldiak izango dira, bai eta hizkuntzalaritzan eta hizkuntza politikan gaurko errealitatea zer den erakutsiko dutenak ere, zenbait argitalpen aurkeztuz.

Bestalde, Etxepare Euskal Institutuak bere burua aurkeztuko du Madrilen, martxoaren 16an, Institutuak berak ekoitzitako AT! ikuskizunaren bertsio gaurkotua eskainiz.

Eusko Jaurlaritzaren Madrilgo ordezkari Irune Aguirrezabalek aurkeztuko ditu prentsaurrekoan parte hartuko duten erakundeen arduradunak:

  • -  AIZPEA GOENAGA Etxepare Euskal Institutuko zuzendaria

  • -  ANDRES URRUTIA Euskaltzainburua

  • -  CARLOS MARÍA HERNÁNDEZ Euskalerriko Adiskideen Elkarteko ordezkaria

  • -  MARI JOSE OLAZIREGI Etxepare Euskal Institutuko euskararen sustapen eta hedapenerako zuzendaria

  • -  XABIER KINTANA Euskaltzaindiako idazkaria

  • -  JOSÉ RAMÓN MONTEJO Euskalerriko Adiskideen Elkarteko zuzendaritza-batzordekide

    Info+ Irene Larraza / i-larraza@etxepare.net Tel.: 943 023 400 / 688 670 217

Informazio gehiago: "Euskarari gorazarre"
Ekitaldiaren kokapena
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Aizpea Goenaga