Ekitaldiak Enplegua eta Gizarte Politikak

'Lehen Urratsa' programaren aurkezpena

2020.eko ekainak 05, 09:30 2020.eko ekainak 05, 10:00 'Lehen Urratsa' programaren aurkezpena
2020-06-05 09:30 - 10:00
Peñascal kooperatiba, Bilbao, Ctra. Bilbao-Galdakao, 10
Ekitaldiko kargudunak: Beatriz Artolazabal Albeniz
lege-oharra

Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialeko erakundeen ordezkariek Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuari ‘Lehen Urratsa’ programa aurkeztuko diote. Programa honen bitartez, etxe gabeko pertsonei gizarteratzeko tresnak eta baliabideak eskaintzen zaizkie, baita ostatu aukerak ere. Programa hau, ‘Inor Atzean Utzi Gabe’ funtsaren barnean kokatzen da. Aurkezpen honetan Bizitegi, Ellacuria Fundazioa, BizkaiSida, Agintzari, Etorkintza eta Gizakia erakundeen ordezkariak izango dira, beste batzuen artean.

  • Noiz: Ekainaren 5ean, ostirala, 09:30etatik aurrera
  • Nor: David Telleria, Peñascal Kooperatibaren arduraduna eta Bizitegi, Agintzari, Etorkintza, Gizakia, BizkaiSida, Erain, Caritas eta Ellacuria Fundazioaren ordezkariak; azken hauek ‘Lehen Urratsak’ programaren baitan dagoen bakarrik dauden adingabe atzerritarrak izandako adinez nagusiko pertsonentzako harrera tutelatuko programan hartzen dute parte.
  • Lekua: Peñascal kooperatiba, Bilbao-Galdakao errepidea, 10. Boluetako metroaren atari alboan, Bilbo. Topaketa Peñaskalek ikastaroak eskaintzen dituen eta 50 metrora dagoen beste eraikin batetan izango da, geltokiaren beste aldean, Ibarsuri Bidea eta Otxarkoaga bideen elkargunean.

*Ekitaldi honetara kazetariak ere joan ahalko dira.

*Mesedez, osasun-erakundeek ezarritako segurtasun-urratsak betetzen laguntzeko eskatzen dizuegu.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiaren kokapena
Ekitaldiko kargudunak
(XI legealdia 2016 - 2020)