Gobernuaren proposamenak Lehendakaritza
Eu

Martxoaren 8ko kanpainak balio aldaketaren aldeko mezua zabaldu zuen

2014.eko apirilak 10

Martxoak 8, Emakumeen Nazioarteko Egunaren kanpainan, Emakundek azpimarratu zuen berdintasunaren aldeko pausuak ematea aurrera egitea dela eta zebrabidearen irudia erabiliz, gonbidapena egiten zien hiritarrei pausuak emateko norabide horretan.   Irekiaren bitartez ere, Emakundek gonbidapena luzatu zien hiritarrei, euren eguneroko bizitzan berdintasunaren aldeko pausuak eman ditzaten: lanean, familian, lagunartean… Eta eskatzen zien pertsona bakoitzak kontuan izan zezala egunero egiten dituen keinuak eta hartzen dituen erabakiak izan daitezkeela berdintasunaren aurkakoak edo aldekoak. Eta hau kontuan izatea badela, Emakunderen iritziz, berdintasunean oinarritutako gizarte baterantz eman beharreko pausu garrantzitsu bat.

Kanpainaren leloa honako hau izan zen: Berdintasunarekin aurrera goaz. Eman pausoa

Balio aldaketaren beharra azpimarratzen zuen kanpainak. Emakunderen iritziz, balioak aldatu ezean, ezin da gizartea eraldatu. Balioek edozer gizarte-eredu iraunarazten eta justifikatzen dute, eta eredu androzentriko eta matxista batetik berdintasunezko eredu batera igarotzen laguntzeko, beharrezkoa da beste balio batzuk garatzea, eta gizartea horietan oinarritzea.  Zalantzarik gabe, egungo balioak aldatu egin dira, baina oraindik ere onartzen dute hierarkian gizonak emakumeak baino gorago daudela, eta gizonen ekintzak emakumeenak baino garrantzitsuagoak direla eta balio hauek emakume eta gizonek oso gazte direla barneratzen dituzte. Horrela, gure sistemak genero-desberdintasunak eta diskriminazioak onartzen eta iraunarazten jarraitzen du.

Kanpaina martxoaren 4tik 13ra egon zen indarrean, markesinetan eta komunikabideetan. Horretaz gain 5.000 kartel bidali ziren erakunde ezberdinetara, osasun zentroetara, kultur etxeetara, enpresetara eta abar, eta berdintasunaren ikurra duen zebrabideak itsatsi ziren lurrean EAEko hiriburuetako zenbait oinezkoen zonaldetan. 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau