Berriak Lehendakaritza
qrcode

Gobernu Kontseiluaren adierazpena, martxoaren 8a, Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta

2026-03-08

Martxoaren 8a "Emakumeen Nazioarteko Eguna" dela eta, Eusko Jaurlaritzak berretsi egiten du emakumeen eta gizonen berdintasunerako politikekin duen konpromisoa, eta, esparru guztietan berdintasunean aurrera egiten jarraitu behar dela kontuan hartuz, bere egiten du euskal erakunde guztiek bultzatutako kanpainaren "Eman lekua berdintasunari" lelo nagusia.

Azken hamarkadetan berdintasunean aurrera pauso asko eman diren arren, egunero zaindu, babestu eta zabaldu behar dugun espazioa baizik. Bereziki une honetan, zeinetan gainditutzat jotzen genituen diskurtsoak berpizten ari diren eta ultra-eskuinaren erreakzio bat ematen ari den, emakume eta gizonen arteko berdintasun eza ukatuz, emakumeen aurkako indarkeria hutsalduz eta feminismoa eta berdintasun-politikak mespretxatuz.

Berdintasunaren bidea estutzeko benetako ahalegin bat dago; horregatik, deia egiten dugu esparru guztietan berdintasunari leku handiagoa ematen jarraitzeko: enpresetan berdintasun-planak aplikatuz eta soldata-berdintasunerantz aurrera eginez, ikasgeletan hezkidetzaren bitartez genero-rol mugatzailerik gabe heziz, etxeko lanak eta zaintzak modu orekatuan banatuz, gorroto eta desinformazioa eragiten duten diskurtso faltsuak salatuz, emakumeen aurkako indarkeriarik gabeko gizartearen alde eginez, eta genero-ikuspegia txertatuz plan, ekintza eta erabaki politiko bakoitzean.

Berdintasunean aurrera egiteak berarekin dakar aurrera egitea eskubideetan, askatasunean, ongizatean, errespetuan eta pertsona guztientzako aukera-berdintasunean.

Beraz, herritar guztiak animatu nahi ditugu berdintasunarekiko konpromisoa publikoki eta modu aktiboan adieraztera egunero, eta bereziki martxoaren 8an, Emakumeen Nazioarteko Egunean.

Eman diezaiogun berdintasunari merezi duen espazioa.

Iruzkin bat
  • Argazkia Xaver
    2026-03-08

    Abusuak izaten jarraitzen dute batzuk tiradera batean geratzen dira frogarik ez dagoelako, edo, besterik gabe, ezin izan zen erreakzionatu delitua egin zen unean.

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak