Gobernuaren proposamenak Lehendakaritza

#EuskadiGardena - Gardentasuna eskubidea duzu. Informa zaitez.

Eu
Eu

#EuskadiGardena ekimenak herritarrek gardentasunaren gainean dituzten kezkak jaso ditu

2017.eko irailak 14

"Eusko Jaurlaritzak bere konpromisoari gogor eutsi dio, herritarrek administrazioak sortzen duen informazioa gardentasunez ikus dezaten. Halaber, edukiak www.gardena.euskadi.eus webgune informatiboan argitaratzen eta sustatzen jarraitzen du.

Behar-beharrezkoa da eskubide honen eta herritarrek administrazioaren funtzionamenduari buruzko informazioa eskuratzeko dituzten bideen berri ematea, eskubide hori geroz eta modu naturalagoan balia dadin. Horrenbestez, #EuskadiGardena ekimenaren prozesuan zehar Eusko Jaurlaritzak gardentasun-atarietan dagoen informazio-motari buruzko hainbat mezu garatu ditu, eskaintzen den informazioa nola egituratzen den erakusteko, herritarren zalantzak eta kezkak jasotze aldera.

Gardentasuna da, hain zuzen ere, administrazio publikoak herritarrei kontuak eskatzeko dituen mekanismoen helburu nagusia. Gardentasunari esker, herritarrek erantzunak lortzen dituzte eta administrazioak eraginkortasuna irabazten du. Azken finean, gardentasunak administrazio baten barne-funtzionamendua, erabakiak eta kudeaketa ekonomikoko alderdi nagusiak ezagutzeko aukera ematen du. "

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau