Gobernuaren proposamenak Lehendakaritza
Eu

Abenduaren 10eko, Giza Eskubideen Eguneko, urteroko ekitaldian Frankismoaren Krimenen Aurkako Kereilaren Euskal Plataforma saritu zuten

2016.eko urtarrilak 07

«Frankismoaren Krimenen Aurkako Kereilaren Euskal Plataforma» izan da Giza Eskubideen 2015eko René Cassin sariduna. Urtero abenduaren 10ean, Giza Eskubideen Egunean, egiten den ekitaldian eman zioten plataformari Bakegintza eta Bizikidetzarako Idazkaritza Nagusiak banatutako sari hori, justizia unibertsala giza eskubideen urraketa larriei aurka egiteko tresna gisa defendatzeagatik. 

*Eusko Jaurlaritzak sortu zuen saria, beren jardunaren bitartez gure gizartean giza eskubideen balioak nabarmenki sustatzen laguntzen duten pertsona fisiko nahiz juridikoen lana publikoki aitortzeko xedez. 1887an Baionan jaiotako René Cassinek ematen dio sariari izena; izan ere, huraxe jotzen da Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalaren inspirazio-iturritzat. Horrez gain, 1968an Bakearen Nobel Sariaren merezidun izan zen.

Honela, Eusko Jaurlaritzak balioen inguruan sentikortu nahi du gizartea, eta giza eskubideak inguruabar ororen gainetik daudela ikusarazi. Ez dio axola zer arraza edo erlijio duten, gerratik ihesean badira edo bazterketa-egoeran.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau