Berriak
Eu

Lehendakariak 2015eko René Cassin saria banatu die “Frankismoaren krimenen aurkako kereilaren euskal plataforman” antolatutako euskal biktima kereilariei

2015.eko abenduak 10

Iñigo Urkullu lehendakariak 2015eko René Cassin Giza Eskubideen saria banatu die “Frankismoaren krimenen aurkako kereilaren euskal plataforman” antolatutako euskal biktima kereilariei. Bakegintza eta Bizikidetza Idazkaritza Nagusiak ematen du sari hori eta urtero abenduaren 10ean, Giza Eskubideen Egunean, egiten den ekitaldian banatu zaie biktimei, Iñigo Urkullu lehendakaria ekitaldiaren buru dela.

Epaimahaiak pertsona talde horrek egindako lana saritu nahi izan du aurten; izan ere, justizia unibertsalaren defentsaren esparruan gauzatzen du talde horrek bere jarduna, giza eskubideen urraketa larrien aurka egiteko tresna gisa.

Hautagaitza hori saritzearen xedea da esandako plataformaren inguruan antolatutako euskal biktima kereilari guztiei errekonozimendu morala egitea. “Ia 200.000 pertsona hil zituzten Estatuan epaiz kanpoko exekuzioen eta derrigorrezko desagerpenen bitartez, eta horietako 9.800 Euskadin hil zituzten”, azaldu du lehendakariak. Haren iritzian, “ez dira gertaera bakanak”, eta horregatik uste du sari hau “inpunitatearen kontrako mezu demokratiko bat” dela “jurisdikzio unibertsalaren printzipioa defendatzen” laguntzeko.

Bake eta Bizikidetzarako idazkari nagusia den Jonan Fernandezek irekiera eman dio ekitaldiari. Epaimahaiak plataforma hori saritzeko erabakia hartu zueneko akta irakurri ondoren, plataforma horretako lau kide hauek hartu dute parte ekitaldian: Josu Ibargutxik, Julia Mongek, Josefa Berasteguik eta Luis Ortizek. Beren bizipenak eta erakundean egiten duten lana azaldu dute.

René Cassin saria

René Cassin saria Eusko Jaurlaritzak sortu zuen, beren jardunaren bitartez gure gizartean giza eskubideen balioak nabarmenki sustatzen laguntzen duten pertsona fisiko nahiz juridikoen lana publikoki aitortzeko helburuz. Rene Cassin jaunaren oroimenez ezarri zen sariaren izena. René Cassin Baionan jaio zen 1887an; Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalaren inspiratzaile nagusia izan zen 1948an; eta Bakearen Nobel saria eman zioten 1968an.

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @domingocanal
    2015.eko abenduak 15

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: Premio #DerechosHumanos René Cassin 2015 para 'Plataforma vasca para la querella contra los crímenes del franquismo'➡https://t

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)