Citizen petitions Employment and Social Policies
En

"Baby box" Euskadi

By Iker
2018 June 15
100 %In favor
2 votes (2/0)

Finlandian, herrialde nordikoetan oro har, eta Eskozian familiei "baby box" delako bat oparitzen die kasuan kasuko gobernuak seme-alaba jaioberri bakoitzeko. "Baby box" edo amatasun kaxak haurrentzako arropa eta zaintzarako oinarrizko produktuak edukitzen ditu. Era berean, kaxa bera sehaska modura erabil daiteke. Neurri hau detaile bat izateaz gain, aurrerakoia eta arduratsua da guztiz. Gainera, Jaurlaritza eta familien arteko harremana sendotu eta egun jaiotza-tasak pairatzen duen egoerarekiko lagungarri izan daiteke. Hortaz, Eusko Jaurlaritzak familiei seme-alaba jaioberri bakoitzeko "haur kutxa" bat oparitu diezaiela proposatzen dut.

Eskoziako adibidea: https://youtu.be/ZPONtczcPTs

Proposamena kontuan hartuko duzuelakoan, eskerrik asko.

Argument in favour
Maximum 255 characters
Arguments against
Maximum 255 characters
One comment
  • Faceless avatar thumb 70
    Something to say?… comment on this proposal
  • Enplegua eta Gizarte Politikak
    2018 June 15

    Iker agurgarria,
    Lehenik eta behin mila esker zure ekarpenagatik. Familia Politiketako Zuzendaritzara bideratu dugu jada.
    Euskadin ume bat jaiotzen denean familiak diru-laguntzak eskuratzeko eskumena dauka, jakingo duzun bezala. Diru horrek haurraren lehen oinarrizko beharrak asetzea du helburu. Izan ere box edo kutxa horietan agertzen den oro ez da beharrezkoa familia guztietan eta batzuk beste gauza batzuen premia izango dute.
    Jakingo duzunez, laguntza hauek jasotzea eskubide subjetiboa da Euskadin. Eta Estatu mailan gure erkidegoa da haurrak jaiotzerakoan laguntza altuenak eskaintzen dituena.
    Mila esker ekarpenagatik, berriro ere.
    Dena den