
EUSKARA IKASTETXEETAN
"Eskola Hiztun bila" jardunaldian nago euskararen gaineko hainbat gauza entzuten, eta nire ikastetxearen errealitatean pentsatu dut. LOMLOEn sartu garenetik, LHn (B ereduan), euskaraz diren ikasgaiak ez dira ordutegiaren %50era iristen. Ikasmaila bakoitzean 3 euskara ordu bakarrik ditugu. Egia da irakasle guztiok izan beharko genukeela hizkuntza irakasleak, baina hori ez da beti horrela. Gure helburua ikasleak euskalduntzea bada euskara ordu kopurua handiagoa izatea beharrezkoa da. Orain dela urte batzuk 5 ordu genituen astero eta orain, 3 bakarrik. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailetik araututa etorri beharko lukete, minimo horiek ikastetxe guztietan bermatuta geratzeko. DBHn egoera larriagoa da, B1 titulua banatzen ari zarete jakinda ikasle askok ez dutela A2 maila ere lortzen. Eskatzen dizuedana zera da, euskara orduak minimoetatik maximoetara eramatea eta beharrezko kontrolak ezartzea hau betetzen dela ziurtatzeko. Euskara irakasleok bazterretik atera eta ikastetxearen erdigunean jartzea.
-
D ereduko ikasleek bez, ez dabe lortzen euskeraren B1 maila 4.DBHko amaieran. Neurri hori kendu beharko litzateke edo bestela B1 mailako azterketa egin. Irakaslea naz Bilbon DBHn eta nire ikasleen euskera maila penagarria da.2025-10-24
-
D ereduko irakaslea naz DBHn Bilbon, eta nire ikasleen euskera maila penagarria da. Ez dira gai ezta 2 esaldi segidan egiteko berbetan. Ikasle askoren euskera maila D ereduan 4.DBH amaitu eta gero ez da B1ekoa, batzuen maila A1ekoa da heltzen bada2025-10-24

