Zuzendaritza honetan koordinazio-lanak egiten dira, toki-araubidearen arloko arauak egiten dira, eta Euskal Autonomia Erkidegoak toki-administrazioaren arloan dituen eskumenen ondoriozkoak ere bai. Halaber, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko sailen eta erakunde autonomoen eta foru- eta toki-administrazioen arteko lankidetza eta harremanak bultzatzen dira eta horien jarraipen-lana ere osatzen da.
Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumenekoak diren elkarte eta fundazioen erregistroa kudeatzen dugu, Euskal Autonomia Erkidegorako indarrean dagoen araudi espezifikoak sortuak, eta aholkularitza-, laguntza tekniko- eta jarraipen-lana egiten dugu. Gainera, lanbide tituludunen, elkargoen eta kontseilu profesionalen araubide orokorrarekin lotutako funtzio instituzionalak betetzen ditugu, haien administrazio-erregistroaren bidez.