Lehendakariorde eta Lan eta Enpleguko sailburu naizen aldetik, legegintzaldi honetan jarri dudan helburua da gure eskumen-esparruko politikak eraldatzea, enpresei, langileei eta, oro har, herritarrei lan segurua, inklusiboa, berdintasunezkoa, lankidetzakoa, parte-hartzailea eta eskubideduna eskaintzeko, premiazko arazoei berehalako erantzunak emateko asmoz, baina, aldi berean, ekonomiaren aldaketa sakonen ondorioz gizarte-kohesioan aurrera egitea lortzeko. Horretarako, Sailaren egitura horizontal bat diseinatu dut, arlo guztiak beti konektatuta egon daitezen eta beren jarduketetan osatu ahal izan daitezen. Jardun horien artean, honako hauek daude: laneko osasunaren eta segurtasunaren arloko prebentzio-zerbitzu publikoa (Osalan) hobetzea; lan-eskubideak bermatzeko zerbitzu publikoa (Laneko Ikuskaritza); enplegu-sistemaren zerbitzu publikoa eta errentaren eta gizarteratzearen bermea (Lanbide); eta gizarte-ekonomiaren euskal eredua indartzea. Hori guztia oinarri onena da legegintzaldi honetan amaituko ditugun Lege eraldatzaile garrantzitsuetarako, Gizarteratzeko eta Diru-sarrerak Bermatzeko Euskal Sistemarena eta Enpleguarena, berdintasuna gure ekimen guzti-guztiak zeharkatzen dituen ur-marka gisa hartuta, eta Elkarrizketa Sozialeko Mahaiarekin, politika publiko horiek adosteko foro gisa.
Sektore publikoaren kargudunak
Lana eta Enplegua
Idoia Mendia Cueva
Karguak | Hasiera data - Bukaera data |
---|---|
Azken legealdietako beste kargu batzuk: | |
Bigarren Lehendakariordea eta Lan eta Enpleguko sailburua (Lana eta Enplegua) | 2020-09-08 // 2024-04-30 |
Herrizaingo, Justizia eta Herri Administrazioko sailburua (Justizia eta Herri Administrazioa) | 2009-05-09 // 2012-12-17 |
Kontaktu-datuak
Emaila | c-cortes@euskadi.eus |
---|---|
Telefonoa | 945019387 |
Helbidea | Donostia-San Sebastián, 1 - LAKUA
|
Curriculum Vitae:
QR kodearen bidez kontaktua inportatzea
Eskaneatu ondoko kodea kargu hau zure kontaktuei gehitzeko (vCard)

Ekitaldiak Idoia Mendia Cueva 2023-06-22
-
Idoia Mendia lehendakariordeari elkarrizketa Radio Euskadin
IREKIAK EKITALDI HONEN ESTALDURA EGIN ZUEN AUDIO ETA BIDEO(AR)EN BIDEZ.