OpenKontuematea: Eusko Jaurlaritzaren kontu ematerako softwareko argitalpena
Irekia litzentzia
Eusko Jaurlaritzak eta OGP-Euskadi proiektuan parte hartzen duten gainerako administrazio publikoek, erabiltzaile, garatzaile eta herritar guztien eskura jarri du kontu ematerako “OpenKontuemate” izeneko aplikazioa, "European Union Public Licence – EUPL" Europar Batasunaren Lizentzia Publikoaren pean.
Gobernu Irekirako Aliantzaren esparruan (erreferentziako nazioarteko erakundea da, eta gobernu "irekiagoak, arduratsuagoak eta herritarrenganako sentikorragoak" sustatzeko mekanismoak ebaluatzea eta garatzea du helburu), Euskadi Gobernu Irekirako Aliantzaren Tokiko Gobernuen Programaren (OGP) 5 parte-hartzaile berrien artean hautatu dute. Aplikazio hau aginte-planen bidez Kontuak Emateko 1. konpromisoa betetzeko garatutako tresna da.
Europar Batasunaren barruan garatutako lizentzia hori Administrazio Publikoak garatutako programa eta aplikazioak askatzea ahalbidetuko zuen lizentzia izateko asmoarekin jaio zen, askeak deitzen zaizkien beste lizentzia batzuekin –adibidez, GNU General Public License (GNU/GPL)– bateragarria izateko berariazko ezaugarriarekin. Ezaugarri horiek segurtasun juridiko handiagoa ematen diote horrela liberatutako aplikazioei eta Administrazio Elektronikoaren zerbitzuen arteko elkar eraginkortasuna sustatzen dute.
The European Union Public Licence http://www.osor.eu/eupl
Informazio teknikoaren laburpena
OpenKontuematea v1.0.0 azaroa 2020
Instalazio eskuliburuaren jaitsiera
Kode iturria fitxategiaren jaitsiera
Harremanak: