OpenPrograma: Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Programa softwareko argitalpena
Irekia litzentzia

Eusko Jaurlaritzak erabiltzaile, garatzaile eta herritar guztien eskura jarri du Gobernu-Programa kontsultatzeko eta kudeatzeko “OpenPrograma” izeneko aplikazioa, "European Union Public Licence – EUPL" Europar Batasunaren Lizentzia Publikoaren pean.. Europar Batasunaren barruan garatutako lizentzia hori Administrazio Publikoak garatutako programa eta aplikazioak askatzea ahalbidetuko zuen lizentzia izateko asmoarekin jaio zen, askeak deitzen zaizkien beste lizentzia batzuekin –adibidez, GNU General Public License (GNU/GPL)– bateragarria izateko berariazko ezaugarriarekin. Ezaugarri horiek segurtasun juridiko handiagoa ematen diote horrela liberatutako aplikazioei eta Administrazio Elektronikoaren zerbitzuen arteko elkar eraginkortasuna sustatzen dute.
The European Union Public Licence http://www.osor.eu/eupl
Informazio teknikoaren laburpena
OpenPrograma v1.0.0 otsaila 2016
Instalazio eskuliburuaren jaitsiera
Kode iturria fitxategiaren jaitsiera
Harremanak:


