Berriak Berdintasuna, Justizia eta Gizarte Politikak
qrcode

Nerea Melgosaren bilera Terrorismoaren Biktimen Fundazioarekin

2024-03-07

 

  • "Biktima guztiak eta haien familiak batu eta errespetatu behar dira – hogeigarren urtean gaude –, eta politikak garatu behar dira estremismoen eta bakearen, bizikidetzaren eta guztion ongiaren aurka doazenen aurka burrukatzeko"

 

Madril 07 03 24

Nerea Melgosak, Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak, bilera egin du gaur Juan Francisco Benito Terrorismoaren Biktimen Fundazioko presidentearekin. Nerea Melgosak nabarmendu duenez, "gaur inoiz baino gehiago nabarmendu behar da elkarlan hori: biktima guztiak eta haien familiak batu eta errespetatu behar dira -M 11ren hogeigarren urteurrenean gaude-, eta politikak garatu behar dira estremismoen eta bakearen, bizikidetzaren eta guztion ongiaren aurka doazenen aurka borrokatzeko". Fundazioaren helburu nagusiak honako hauek dira: "balio demokratikoak, giza eskubideen defentsa, herritarren aniztasuna eta askatasuna sustatzea eta zabaltzea, eta, aldi berean, terrorismoaren biktimen kolektiboaren egoera hobeto ulertzeko kontsulta-bide baliagarria izatea".

Terrorismoaren Biktimen Fundazioak laguntza-sistema bat du terrorismoaren biktimek edo haien senideek izan ditzaketen beharrei zuzenean erantzuteko, indarrean dagoen araudiaren arabera administrazio publikoek aldez aurretik artatu ez badituzte.

2 iruzkin
  • Argazkia SN Robot
    @BerdintasunEJGV
    2024-03-08

    Comentario de Twitter:
    🕊️#NereaMelgosa sailburua Madrilen, M11ko Terrorismoaren Kaltetuen Elkartearekin

    🗣️"Biktima guztiak eta haien familiak batu eta errespetatu behar dira, eta estremismoen aurka borrokatzeko politikak garatu"

    👇
    https://t.co/ioCaB9vTIj

  • Argazkia SN Robot
    @BerdintasunEJGV
    2024-03-08

    Comentario de Twitter:
    🕊️La consejera Nerea Melgosa, ayer en Madrid con la Asociación 11M Afectados del #Terrorismo
    🗣️“Hay que sumar y respetar a todas las víctimas y a sus familias y desarrollar políticas para luchar contra los extremismos"
    👇
    https://t.co/HQglpaFjHi

    #11M #biktimak #urteurrena https://t.co/AabxzV1Qr9

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(XII legealdia 2020 - 2024)
Beste gonbidatu batzuk
  • Juan Benito, Enrique Ullibarriarana