
Paul Ortega: “Zinema Ikusezinaren Jaialdia munduan, leku bakoitzean eta gizatalde bakoitzean, gertatzen denera zabaldutako oraingo leihoa da”
- eLankidetzako Zuzendariaren ustez, zinema dokumental soziala “berdintasunaren eta giza elkartasunaren beharraz kontzientziako tresnarik onenetako bat da”
- 2023ko edizioaren hasiera Bilboko Azkuna Zentroan
- Juan Carlos Vázquez, jaialdiaren zuzendaria: “Ekintzara pasatu behar dugu eta elkarrekin jardun behar dugu guztion ongiaren alde”
Bilbo, 2023 10 19
Paul Ortega, eLankidetzako Zuzendaria Bilboko Azkuna Zentroan izan da gaur arratsaldean, “Zinema Ikusezina 2023” film sozialen nazioarteko jaialdiaren inaugurazioan. Ekitaldian June Moon abeslari eta konpositorea izan da, eta film labur hauek proiektatu dira: Constructores de Sueños-Coumba, Senegalgoa; Broken Wings, Indonesiakoa; Arnasa, Euskadikoa; Si me querei, irse, Espainiakoa; eta Imelda no está sola, El Salvadorkoa. Ekitaldian parte hartu dute, halaber, Miren Elgarresta Emakundeko Zuzendariak eta Xabier Legarreta Eusko Jaurlaritzako Migrazioen zuzendariak.
“Zinema sozialaren jaialdia munduan, leku bakoitzetan eta gizatalde bakoitzean, gertatzen denera zabaldutako oraingo leihoa da, eta hori funtsezkoa da” esan du Nerea Melgosak, eta zinema dokumentala “berdintasunaren eta giza elkartasunaren beharraz kontzientziako tresnarik onenetako bat da” erantsi du.
”Orain dela 15 urte jarri genuen abian Zinema Ikusezinaren Nazioarteko Jaialdia, gizadiaren erronka eta desafioei buruz beharrezkoa zen hausnarketa sustatzeko eta kontzientzia hartzeko. Bai oraina aldatzeko bai etorkizuna moldatzeko, iraganeko bidegabekeriak konpondu behar dira, baina, aldi berean, ekintzara pasatu behar dugu eta elkarrekin jardun behar dugu guztion ongiaren alde”, esan du Juan Carlos Vázquez Velascok, urriaren 26an amaituko den astearen zuzendariak.
Bilbon eta beste hainbat herritan ikusi ahal izango diren 64 filmak, giza eskubideei, iraunkortasunari, genero-ekitateari, kulturartekotasunari eta gazteen klaketari eskainitako sailetan bilduta proiektatuko dira.
Sarien eta babesleen atzean daude: eLankidetza – Eusko Jaurlaritzaren Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia; Bizkaiko Foru Aldundiko Gizarte Kohesioa Sustatzeko Zuzendaritza Nagusia; Emakunde – Emakumearen Euskal Institutua; Bilboko Udaleko Berdintasun, Elkarbizitza, Lankidetza eta Immigrazioa Saila; Eusko Jaurlaritzako Migrazio eta Asilo Zuzendaritza; Barakaldoko Udaleko Kultura, Hezkuntza, Euskara eta Gazteria Saila; Bizkaiko Abokatuen Elkargoa; Getxoko Udaleko Lankidetza Atala; UPV/EHUko Garapenerako Lankidetzako Bulegoa; eta Euskal Irrati Telebista EITB.
Jaialdiak aipamen bereziak emango dizkie Getxoko IES Aixerrota BHI eta IES Artaza-Romo (Leioa eta Getxo) institutuei, jaialdiarekin 10 urtetan izan duten konpromisoagatik; eta Rosa Aguilerari, Ángel Almarazi, Edurne Elizegiri eta Marian Mugerzari, “KCD GGKEri eta Bilboko “Film Sozialak” Zinema Ikusezinaren Nazioarteko Jaialdiari adierazitako konfiantzarengatik eta babesarengatik.
Epaimahaiko kideak izango dira: Carolina De León, Silvia Gutierrez Vallejo, Ricardo Usategi, Santa González, Elisabeth Kassa Zewude, Iker de la Peña Aguirre, Izaskun Astondoa, Begoña Guzmán, Gabriel López, Somaya Amiri, Trinidad Vicente; Iván Francisco Alberto, Iratxe Amiano Bonatxea, Saioa de Miguel, Julio Cuadra, Irantzu García Oliver, Felipe García Esteban, Teresa Campos López, Anais Córdova Páez, Belén Ruiz Soroa eta Iñaki Arkotxa.