Berriak Lehendakaritza
Eu

“Film Sozialak” Zinema Ikusezinaren 9. nazioarteko jaialdia

2017.eko urriak 18
  • Eusko Jaurlaritzak «Film Sozialak» Zinema Ikusezinaren Nazioarteko 9. Jaialdia babestuko du Bilbon eta Bizkaiko eta Arabako zenbait udalerrietan egingo da jaialdia urriaren 26ra arte
  • Aurtengo ediziorako, 81 film hautatu dituzte, 53 herrialde ordezkatuta

Eusko Jaurlaritzak «Film Sozialak» Zinema Ikusezinaren Nazioarteko 9. Jaialdia babestuko du. Bihar, urriaren 19an, hasiko da jaialdia eta 26ra arte luzatuko da Bilboko Azkuna Zentroan eta Bizkaiko eta Arabako hainbat udalerritan. Aurtengo edizioaren aurkezpena gaur goizean izan da eta bertan Paul Ortega Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendariak hartu du parte. 

KCD-Kultura, Communication y Desarrollo GKEak antolatzen du Zinema Ikusezineko Jaialdia, eta zabalkunderako eta elkartzeko espazioak sortzea du helburu. Xede horrekin erabiltzen ditu eduki sozialeko komunikazio-tresnak, herritar kritikoak eta gogoetazaleak sortzeko eta giza-garapen ekitatibo eta jasangarria sustatzeko. 

Bilboko Azkuna Zentroaz gainera, bigarren hezkuntzako eta lanbide-heziketako bederatzi ikastetxetara barreiatuko da jaialdia, bai eta Bizkaiko eta Arabako beste 11 egoitzatara ere. 

Aurtengo jaialdira 1.160 lan aurkeztu dira, eta horietatik 81 hautatu dira (54 dokumental, 21 fikzio-lan eta 6 animazio-lan), 53 herrialderen ordezkari. Lehiatuko diren lanen %43,21 emakumeek zuzenduak dira; beraz, jaialdi hau bakarra da parekotasunean.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak