Zeinu hizkuntzaren eguna
qrcode

Eusko Jaurlaritzak milioi bat euro handituko du garapenerako lankidetzako aurrekontua

2023-04-03
  • eLankidetzak dirua bideratuko du garapenerako lankidetzako eta ekintza humanitarioko proiektuetara

eLankidetza-Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren Kontseilu Errektoreak gaur goizean onartu du milioi bat euroko igoera aurrekontuan. Hala, eLankidetzak 51.725.598 euro izango ditu guztira. Nerea Melgosa, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburua, Kontseiluaren buru izan da. Bertan, Euskadiren espiritu solidarioa nabarmendu du eta Eusko Jaurlaritzaren babesa adierazi die “munduko biztanleria zaurgarrienei, egungo krisi globalek gehien kaltetutakoak; larrialdi klimatikoa, erregaien krisia, elikagai falta edo gatazkak”.

Gaur egun, munduan, bost urtetik beherako 45 milioi haurrek desnutrizio akutua dute; 274 milioi pertsonak babesa eta laguntza humanitarioa behar dute 63 herrialdetan, eta elikagaiak eskuratzeko aukerarik ez dute pertsonen kopurua laukoiztu egin da azken 5 urteetan; 80 milioitik 350 milioira pasatuz.

Eusko Jaurlaritzak lehentasuna ematen die 2030 Agendari eta haren Garapen Jasangarrirako 17 helburuei, toki-mailan zein mundu osoan eraldaketa eta elkartasun erronkei aurre egiteko. Igoera horrekin, Euskadik aurrera jarraitu nahi du 17. helburuak ezarritako jomugetarantz, Hegoko herrialdeen garapenerako baliabideak bideratzea ezartzen baitu.  

Lankidetzarako laguntza eta laguntza humanitarioa 

eLankidetzako garapenerako lankidetzako proiektuetarako dirulaguntzen deialdia Eusko Jaurlaritzak arlo horretan duen politika publikoen jarduera ardatz nagusietako bat da. Deialdia urtero egiten da, eta bideratua dago Hegoko herrialdeetan pobreziaren aurka borrokatzera, pertsonen bizitzak hobetzera eta justizia sozialera, baita Euskadin egiten diren sentsibilizatzeko ekimenetara ere.

eLankidetzaren politika humanitarioari dagokionez, gatazkek eta bestelako indarkeria egoerek eragindako biztanleengan jartzen du arreta. Gizadiaren, inpartzialtasunaren, independentziaren eta neutraltasunaren printzipioek arautzen dute. Lagundutako ekimen gehienak Erdialdeko Amerikan eta Hego Amerikan, Ekialde Hurbilean, Afrikako Iparraldean eta Mendebaldeko eta Erdialdeko Afrikan egiten dira. Azken eskualde horiek dira, hain zuzen, premia humanitario gehien dituztenak; bertan, ekonomikoki eta mediatikoki ahaztutako krisi luze ugari baitaude.

4 iruzkin
  • Argazkia Xaver
    2023-04-07

    Era berean, modu komunitarioan laguntzea, bereziki gizarteratzeko zailtasunak dituzten pertsonak barne, etxe bat erabiltzeko eguneroko izapideen eta izapideen gaian, baldin eta dagokion etxea desegituratuta egon badaiteke, gabezia askorekin askotan, baliabideetara nola iritsi ez jakinda eta une jakin batean ezarritako sistemari ere ekarpena egin gabe. Gizartearen aurrerapenean dauden aldeak murriztuz gero, desberdintasunak sortzen dira lehenago edo geroago.

  • Argazkia Xaver
    2023-04-07

    Ayudar igualmente de forma comunitaria incluido especialmente personas con dificultades inserción en el tema del papeleo y trámites cotidianos manejo de un hogar cuando el hogar de donde se proceda pueda estar desestructurado con muchas carencias muchas veces con desconocimiento de cómo acceder a recursos y aportar igualmente al sistema establecido en el momento dado. Disminuyendo las distintas brechas en el avance social trae consigo desigualdades pasan factura tarde o temprano.

  • Argazkia Xaver
    2023-04-05

    Eskura dauden baliabideak jakitea, gutxienez, ez dira alferrik galtzen edo galtzen, arrautzak ateratzeko urrezko arrautzen oiloa hil nahi izan gabe, eta oiloa bizi ez denez, beste arrautzarik gabe geratzen da.

  • Argazkia Xaver
    2023-04-05

    Saber al menos los recursos disponibles no acaben desaprovechados o a pérdidas sin querer matar la gallina de los huevos de oro con tal de sacar los huevos y quedándose sin más huevos al no vivir la gallina.

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak