Berriak Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoa
Eu

Araba Yuzz programan sartu da

2011.eko azaroak 28

YUZZek gazteen jarduera ekintzailea bultzatzeko balio du

YUZZ programak, Banesto Fundazioaren ekimenak, errendimendu handiko zentroen sarea zabaldu du nazio mailan, ideia berritzaile teknologikoak dituzten gazteei beste aukera batzuk eskaini ahal izateko. 19 eta 30 urte bitarteko Arabako 19 gaztek parte hartuko dute YUZZ 2011-2012ko deialdiaren edizio honetan.

Arabako Eraberrikuntza Industrialdeak (CEIA) eta Banesto Fundazioak hiriko gazteen izaera ekintzailea sustatzearen aldeko apustua egin dute, berrikuntza eta jarduera ekintzailea indartzeko modu bat baita.

Hori dela-eta, CEIA eraikinean gaur YUZZ proiektua aurkeztu da; hantxe Lara Cuevas, SPRI Taldeko (Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren menpeko sozietate publikoa da) zuzendariorde nagusia eta CEIAko zuzendaria, eta Victoria Zuasti, Banesto Gizartea eta Teknologia Fundazioko zuzendaria, izan dira.  Entitate biren artean sinatutako hitzarmenari esker, Arabak YUZZen parte har dezake eta berezko egoitza du. YUZZ programak, enpresa proiektu bihur daitezkeen ideia berritzaile teknologikoak sustatu nahi ditu 18 eta 30 urte bitarteko gazteen artean.

Edizio honetan, hiriko 19 gazte sartu dira YUZZ prestakuntza eta aholkularitzako mintegian eta zenbait aditurekin lan egingo dute euren negozio ideiaren bideragarritasuna aztertzeko.  Aukeratutako proiektuen gaiak askotarikoak dira: gailu azkarretarako aplikazioen garapena, sare sozialak, energia sorgailuak, adineko pertsonentzako monitorizazio sistemak, suteen aurkako sistemak eta argitzeko sistemak, besteak beste.

YUZZ proiektua (www.yuzz.org), Banesto Fundazioak sustatutakoa, 2009. urtean hasi zen errendimendu handiko ondoko bi zentro hauetan: Bartzelonan eta Madrilen. Ordutik asko hazi da eta 2011-2012ko edizio honetan nazio lurraldeko 20 hiritan dago eta 400 gazte ekintzaile baino gehiagok parte hartu dute.  Aipatzekoa da lehen edizioan parte hartu zuten gazteen % 20k lortu duela enpresa bat sortzea.

YUZZ programak irauten duen zazpi hilabetez, Banesto Fundazioak, herri bakoitzeko “bazkide"ekin eta laguntzaileekin batera, ideia merkatuan garatzeko behar duten euskarria jarriko du aukeratutakoen esku:  adituen sare bat, enpresaren inguruko prestakuntza, aholkularitza eta tutoretza pertsonalizatuak, linean elkarrekin lan egiteko plataforma bat eta, ideia enpresa proiektu bihur daitekeen kasuan, behar duten euskarri administratibo eta juridikoa.

Prestakuntza eta aholkularitza prozesua amaituta, gazte onenek Silicon Valleyra joango dira, teknologia berrien eremuan berrikuntzaren mundu mailako gunera.  Edizio honetan, gainera, nazio mailako proiektu onenak 30.000 euroko saria jasoko du negozioa abian jartzeko, eta bigarren eta hirugarren proiektu onenek 20.000 euro eta 10.000 euro jasoko dute, hurrenez hurren.

YUZZ, berrikuntzara irekitako leihoa

Edizio honetan YUZZ ondoko hirietara heldu da: Las Palmas, Bartzelona, Girona, Sant Cugat, Madril, Málaga, Iruña, Santander, Sevilla, Donostia, Valencia, Zaragoza, Alacant, Murtzia, León, Valladolid, Vilanova i la Geltrú, Cáceres, Burgos, Ciudad Real, Granada eta Araba.

Banesto Fundazioari buruz

Banesto Fundazioa irabazi asmorik gabeko entitate bat da eta ondoko helburua du: enpresa txiki eta ertainetan enpleguaren sorrera sustatzea izaera ekintzailea, berrikuntza eta teknologia berrien erabilera bultzatuz. Entitateak, gainera, ingurumena zaintzeko eta turismo solidario eta iraunkorra garatzeko zenbait proiektu zuzentzen ditu.  Fundazioaren jarduerak, kanal anitzeko plataforma baten bidez burutzen dira eta zenbait erakunde publiko zein pribaturen laguntza du.  Ekintza askoren artean, ondokoak garatu ditu: Emprendedorestv.com, ekintzaileari zuzendutako Internet bidezko telebista kanal bat eta eredu bat zenbait unibertsitate eta negozio eskolatan; Yuzz.org, ideia teknologikoak dituzten gazteen lehen mintegia, edo Global Business Trip proiektua zenbait enpresa espainiar Estatu Batuetan ezartzeko.

4 iruzkin
  • @AnaNobel
    2011.eko azaroak 29

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: El Centro de Empresas de Innovación de Álava (CEIA) y la Fundación Banesto apoyan a los jóvenes innovadores http://t.co/VVSGM73Y

  • @ppalmeyro
    2011.eko azaroak 28

    Comentario de Twitter:
    El Centro de Empresas de Innovación de Álava (CEIA) y la Fundación #Banesto apoyan a los jóvenes innovadores http://t.co/knCkVV4f via irekia

  • @ceialava
    2011.eko azaroak 28

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: Álava se suma al programa Yuzz. http://t.co/YZT1Rdga

  • @damoto
    2011.eko azaroak 28

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: Álava se suma al programa Yuzz. http://t.co/YZT1Rdga

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Beste gonbidatu batzuk
  • Lara Cuevas, sudirectora general del Grupo SPRI (sociedad pública dependiente del Departamento de Industria, Innovación, Comercio y Turismo) y presidenta del CEIA;