Berriak Kultura eta Hizkuntza Politika
qrcode

Gobernu Kontseiluak APIKA Audiovisual Project Lab egitasmorako 12.000 euroko dirulaguntza onartu du (Gobernu Bilera 2022-9-13)

2022-09-13

APIKA Ikusentzunezko Produktoreen Elkarteak bigarren urtez antolatu APIKA Audiovisual Project Lab egitasmoa. Ikus-entzunezko programa bat da, Euskadiko ikus-entzunezko produkzio-etxeen kudeaketa hobetzen laguntzeko eta proiektuen ekoizpena bultzatzera, talentua sustatzera eta ikus-entzunezko sarea dinamizatzera bideratua.


Helburu nagusia Euskadiko ikus-entzunezkoen sektoreko profesionalen bidelagun izatea da, gidoiaren behin betiko bertsioa eta proiektuen ekoizpenaren estrategia idazten lagunduz, eta proiektuaren aurkezpen egokia egiteko orientabide pertsonalizatua emanez. Horrela, Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak 12.000 eurorekin finantzatuko du 43.600 euroko aurrekontua duen proiektua.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko