NIK Patrika Digitala
Berriak Berdintasuna, Justizia eta Gizarte Politikak
qrcode

Trans Despatologizazioaren Nazioarteko Eguneko Berdindu!-ren komunikatua

2020-10-17

Trans Despatologizazioaren aldeko Ekintzaren Nazioarteko Eguna dela eta, Eusko Jaurlaritzaren Berdindu Zerbitzuak oraindik transexualen ikuspegi okerra dagoela ohartarazi nahi die herritarrei. Transexualitatea giza aniztasunaren beste adibide bat da, eta ez du zerikusirik gaixotasun, nahasmendu, bizio edo unerik uneko gutiziekin. Pertsona guztiek dute beren genero-identitatea adierazteko eta horren arabera bizitzeko eskubidea, eta hala aitortzen da giza eskubideei buruzko nazioarteko hainbat akordiotan.
Transexualitatearen gizarte-pertzepzioak bilakaera handia izan du gure herrialdean, baina beharrezkoa da herritar guztiek, nork bere eremuan, lan egitea trans pertsonek eguneroko bizitzan jasaten dituzten eraso, diskriminazio eta zailtasun guztiak ezabatzeko. Horrela bakarrik eraikiko dugu pertsonen aniztasunak ematen duen aberastasuna errespetatu, aitortu eta ospatuko duen gizartea.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko