
Gobernu kontseiluak baimena eman du 2019an toki-erakundeekin lankidetza-hitzarmen bat sinatzeko ekintzaileak babesteko laguntzetarako (Gobernu Bilera 2019-06-18)
- Artolazabal: “1.544 lagun izan daitezke ekintzailetza pizteko pizgarri honen onuradun”
- Inbertsioa 4 milioi eurokoa izango da
Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburu Beatriz Artolazabalek proposatuta, Gobernu Kontseiluak baimena eman du tokiko erakundeekin eta horien mendeko erakundeekin lankidetza-hitzarmen bat sinatzeko. Horren helburua da, Lanbideren bitartez 2019ko ekitaldirako ekintzaileak babesteko laguntzak ematea, autoenplegua sustatzeko programak kudeatzeko eta enpresak sortzeko. 4,1 milioi euroko zenbatekoa inbertitutako da.
2019rako aurreikuspena da finantzatzea enpresa-ideia bat garatzeko 310 sustatzaile; enpresa-jarduera berriak abiarazteko 250 sustatzaile; enpresa-proiektua ezartzeko laguntzen 260 onuradun; eta enpresa-proiektua sendotzeko laguntzen 724 onuradun.
Deialdi honetan aurreikusita dago toki-erakundeen lankidetza, horien mendeko erakundeak barne, ekintzaileen laguntza eta tutoretzarako, negozio-ideia bat aztertzeko eta garatzeko prozesuan, eta enpresa-jarduera berriak abiarazteko prozesuan, baita horietara zuzendutako laguntzak kudeatzeko eta ordaintzeko prozesuan ere.
Erakunde autonomoaren borondatea da laguntzen deialdi bat onar dadin sustatzea, ekintzaileei laguntzeko. Horrek dirulaguntzen lau lerro barne hartzen ditu, eta horien asmoa da enpresa-proiektuen fase bakoitzean laguntza ematea.
Aholkularitza eta laguntza
“Ekintzailearentzako laguntzak, haren negozio-ideia sortu, analizatu eta egituratzeko lehen fasean, aukera emango du ideia edo birmoldaketa baliozkotzeko, eta, horrek, era berean, bidea emango du sustatzaile horrek ekintzailetzarekin lotutako hainbat konpetentzia eta trebetasun eskuratzeko, aholkularitza eta laguntzako ekintzen bidez”, adierazi du Artolazabalek.
“Era berean, aurreikusita dago negozio-ideia zehatza duten ekintzaileei laguntza ematea, laguntze- eta tutoretza-jardueren bidez, enpresa-jarduera abiarazteko beharrezko jarduerak gauzatzea bultzatzeko. Eta, era berean, aurreikusita dago enpresa-jarduera hasteko laguntza finantzarioa behar duten pertsonei laguntza ematea, negozioarentzat beharrezkoak diren aktibo finkoetan lehen inbertsioak egiteko. Enpresa-proiektuei laguntza ematea da helburua, gastuei estaldura emanez, negozioa sendotzen lagundu ahal izateko”.
Proiektuak
Tokiko erakunde laguntzaileak Lanbidek aldez aurretik baimendu behar ditu, ekintzailetza-proiektuak aurkeztu eta deialdian ezartzen diren baldintzak betetzen direla egiaztatzeko. Lankidetza-baldintzak hitzarmen batean zehaztuko dira, jarduerak gauzatzeko haien baimendu ondoren.
Lanbideko Administrazio Kontseiluak erabaki duenez, deialdian aurreikusitako dirulaguntzak enpresa-proiektuen sustatzaileei zuzenduta daude, eta lau dirulaguntza-lerro haun barruan daude:
- Ekintzaile izan daitezkeenentzako laguntzak, enpresa ideia bat sortu, aztertu eta egituratzeko soilik (enpresa-ideia bat garatzeko laguntzak). Zuzkidura guztira: 406 euro
- Negozio ideia jakin bat duten ekintzaileek enpresa-proiektu berriak abiaraztera zuzendutako laguntzak (enpresa-proiektu berriak abiarazteko laguntzak). Zuzkidura guztira: 000 euro
- Enpresa-jarduera hasten duten pertsonei zuzendutako laguntzak, hura ezartzeko dirulaguntza behar dutenean (proiektua ezartzeko laguntzak). Zuzkidura guztira: 000.000 euro
- Enpresa-jarduera bat hasi duten pertsonentzako laguntzak, hura finkatzeko (proiektua finkatzeko laguntzak). Zuzkidura guztira: 990.742 euro
Gainera, deialdi honen xede dira dirulaguntzen onuradun diren ekintzaileak hautatzeko eta horiei lagundu eta tutoretza emateko jarduerak estaltzera bideratutako laguntzak, a) eta b) ataletan adierazitakoak —toki-erakunde laguntzaileek eman beharko dituzte—.Zuzkidura guztira: 327.852 euro.
Lehenengo bietan, lehentasuna ematen zaie 30 urtetik beherako pertsonei, 45 urtetik gorakoei eta DSBEaren titularrei edo onuradunei, eta hautatutako pertsonen % 40 emakumeak izan daitezen ahaleginduko da.
Diru-laguntzen zenbatekoa toki-erakunde laguntzaileak finantzatzera zuzenduta daude, eta aholkularitza eta tutoretza izango dute enpresa-ideia bat garatzeko, sustatzaileko 300 euroko zenbatekoaz, eta enpresa-proiektu berri bat abiarazteko, sustatzaileko 1.000 euroko zenbatekoaz. Gainera, enpresa sustatzaileak finantzatzera ere zuzenduko dira:
Enpresa-ideia bat garatzeko eta enpresa-jarduera berriak abiarazteko laguntzak emateko prozedura —tokiko erakunde laguntzaileentzat, bai sustatzaileentzat— lehiarik gabeko konkurrentziakoa da.
2018an, 28 erakunde laguntzaileri zitzaien enpresa-ideia bat garatzeko laguntza, eta 357 sustatzaileri laguntza eta tutoretza, guztira 107.100 euroko zenbatekoaz. Enpresa-jarduera berriak abiarazteko, 28 toki-erakunderen bitartez, 205 sustatzaileri laguntza eta tutoretza emateko, guztira 205.000 euro zuzendu ziren.
2018an, enpresa-ideia bat garatzeko laguntzen onuradun 357 sustatzaile izan ziren, guztira 405.450 euroko zenbatekoaz; enpresa-jarduera berriak abiarazten laguntzen onuradun 205 sustatzaile izan ziren, guztira 347.100 euroko zenbatekoaz; enpresa-proiektuak ezartzeko laguntzak 111 sustatzailek baliatu zituen, guztira 226.825 euroko zenbatekoaz; eta enpresa-proiektuak finkatzeko laguntzen onuradun 668 sustatzailea izan ziren, guztira 1.861.500 euroko zenbatekoaz.