Berriak Enplegua eta Gizarte Politikak
qrcode

Lanbidek 4,1 milioi euro bideratuko ditu ekintzaileak babesteko laguntzetara (Gobernu Bilera 2018-09-25)

2018-09-25

Lau ildo: ekintzaileak izan daitezkeen pertsonak, enpresa-proiektu berriak, enpresa-jarduera bat hasi nahi duten pertsonak eta abian jarri duten pertsonak 

Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburu Beatriz Artolazabalek Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak hartutako erabakiaren berri eman du gaur Gobernu Kontseiluan; haren bitartez, onartu egin da 2018ko ekitaldirako ekintzaileentzako laguntza-deialdia. Laguntza ekonomiko horiek enpresa-proiektuak sustatzen dituzten pertsonei zuzenduta daude, eta 4,1 milioi euro bideratuko dira horretarako.

Lau diru-laguntza ildo daude:

  1. Ekintzaileak izan daitezkeen pertsonentzako laguntzak, enpresa-ideia bat tokiko ekintzailetza-proiektuen esparruan dedikazio osoz sortu, aztertu eta egituratu dezaten. (enpresa-ideia bat garatzeko laguntzak)
  2. Tokiko ekintzailetza-proiektuen esparruan negozio-ideia zehatz bat duten ekintzaileek enpresa-proiektu berriak abiarazteko aukera bultzatzera bideratutako laguntzak. (enpresa-proiektu berriak abian jartzeko laguntzak)
  3. Enpresa-jarduera bat hasi nahi duten eta ezartzeko babes ekonomikoa behar duten pertsonentzako laguntzak (proiektua ezartzeko laguntzak).
  4. Enpresa-jarduera bat hasi duten pertsonentzako laguntzak, jarduera finkatzeko. (proiektua finkatzeko laguntzak)

Deialdi honen xede dira, halaber, a) eta b) idatz-zatietan aipatutako laguntzen onuradun diren ekintzaileak hautatu, lagundu eta/edo tutorizatzeko jarduerara bideratutako laguntzak. Jarduera hori toki-erakunde laguntzaileek egingo dute.

Diru-laguntzen zenbatekoa honako hauek finantzatzera bideratuko da:

  • Toki-erakunde laguntzaileentzat, enpresa-ideia bat garatzeko eta enpresa-proiektu berri bat abian jartzeko aholkularitza eta tutorizazioaren kostua (300 euro sustatzaile bakoitzeko eta 1.000 euro sustatzaile bakoitzeko, hurrenez hurren).
  • Sustatzaileentzat:

Dedikazio osoz beren enpresa-ideia aztertu eta garatzeko aukera. Eman beharreko laguntzaren gutxieneko zenbatekoa 1.000 euro izango da sustatzaile bakoitzeko, eta gehienekoa, berriz, 1.300 euro.

Dedikazio osoz enpresa-proiektu edo negozio bat abian jartzeko aukera. Eman beharreko laguntzaren gutxieneko zenbatekoa 1.500 euro izango da sustatzaile bakoitzeko, eta gehienekoa, berriz, 1.950 euro.

Jarduerarekin zuzenean lotuta dauden aktibo finko jakin batzuetan egindako inbertsioak. Gutxieneko zenbatekoa 3.500 euro izango da onuradun bakoitzeko, eta gehienekoa, berriz, 4.550 euro.

Enpresa sortu berri baten sustapen, funtzionamendu eta kudeaketarako gastuak. Gutxieneko zenbatekoa 2.500 euro izango da onuradun bakoitzeko, eta gehienekoa, berriz, 3.250 euro. 

4 iruzkin
  • Argazkia SN Robot
    @lanbideejgv
    2018-09-28

    Comentario de Twitter:
    Lanbide destina 4,1 millones de euros a las ayudas de apoyo a las personas emprendedoras https://t.co/QheXrjE7TRhttps://t.co/8BRxfm0Rn1

  • Argazkia SN Robot
    @marcaempleo
    2018-09-26

    Comentario de Twitter:
    Lanbide destina 4,1 millones de euros a las ayudas de apoyo a las personas emprendedoras https://t.co/rrjU9Cz1DS

  • Argazkia SN Robot
    @EnpleguGizaEJGV
    2018-09-25

    Comentario de Twitter:
    ✳️ @lanbideejgv destina 4,1 millones de euros a las #ayudas de apoyo a las personas emprendedoras 🔗 https://t.co/chmDAfOdLs 🔗 #emprendizaje

  • Argazkia SN Robot
    @EnpleguGizaEJGV
    2018-09-25

    Comentario de Twitter:
    ✳️ @Lanbideejgv'k 4,1 milioi euro bideratuko ditu ekintzaileak babesteko laguntzetara 🔗 https://t.co/BLaNZV0E2s 🔗 #ekintzailetza #laguntzak

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko