
Artolazabalek Euskadiko Gazteak Lankidetzan programako kideei: “Helarazi Euskadiko gizartearen balio nagusia: humanismoa eta elkartasuna kulturartekotasunaren barruan”
-
Udan garapenerako lankidetzako eginkizunetan parte hartuko duten ehun gazteak hautatzeko azken fasea
-
Asian, Afrikan eta Amerikan egingo diren proiektuak eta Euskadiko 23 GGKEk kudeatuko dituztenak
-
“Gure gazteek gizarte-paradigmaren aldaketa bizi dute, eta hori beharrezkoa da kultura desberdinak daudela ulertzeko, eta ez direla batzuk besteak baino gehiago”
Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuaren iritziz, “euskal gazteriak, dagoen tokian dagoela, Euskadiko gizartearen balio nagusia helarazi behar du: humanismoa eta elkartasuna nazioarteko erkidegoen kulturartekotasunaren barruan”.
Gaur goizean, Beatriz Artolazabalek, Marcos Murorekin, Ander Añibarrorekin eta Paul Ortegarekin batera, Barriako (Araba) aterpetxean parte hartu hartu du, udan Asian, Afrikan eta Amerikan egingo diren eta Euskadiko 23 GGKEk kudeatuko dituzten proiektuetan garapenerako lankidetzako eginkizunetan parte hartuko duten ehun gazteak hautatzeko azken fasean.
“Gure gazteek gizarte-paradigmaren aldaketa bizi dute, eta hori beharrezkoa da kultura desberdinak daudela ulertzeko, eta ez direla batzuk besteak baino gehiago”. Hori dela eta, esperientziak kulturen eta pertsonen arteko trukea ekarri behar du; beti maila berean, pertsonaren balioa lehenetsita”, esan die gaur goizean, Barrian batu diren gazteei.
Artolazabalek nabarmendu du “harreman pertsonalak ezin direla irizpide ekonomikoetan oinarritu. Beharbada, dagokigun lekuan ez dira baliabide ekonomiko berak egongo, baina horrek ez du esan nahi kultura bat bakarra denik edo bestea baino hobea denik. Zorionez, euskal gazteek giza balio hori zabaltzen lagunduko dute, planetako gizarteetan hainbesteko eragina duten muturreko ekonomizisten aurrean”.
“Kulturartekotasunaren helburua ez da beste kultura batetik gogoko duguna edo exotikoena iruditzen zaiguna ateratzea, baizik eta errealitatea errespetuan, umiltasunean eta enpatian oinarrituta ulertzea. Berdintasunean eta zuzentasunean oinarritzen diren harremanak lortzean, mundu bidezkoagoa, solidarioagoa eta humanoagoa izango dugu bertan bizi garen guztiok.
Asteburu honetan, 23 GGKEtako ordezkariek eta Eusko Jaurlaritzako Gazteriako eta Garapenerako Lankidetzako zuzendaritzetako arduradunek ehun gazte hautatuko dituzte, neska-mutilak, aurtengo udan Euskadiko Gazteak Lankidetzan proiektuaren jardueretan parte hartzeko Asian, Amerikan eta Afrikan.
620 gazte aurkeztu ziren Eusko Jaurlaritzak antolatu dituen Euskadiko Gazteak Lankidetzan udako programetara. % 82,74 neska izan zen; proportzio hori hautaketa-prozesu osoan mantendu da. Duela bi aste, lehen hautaketa egin zen, eta 250 geratu ziren, eta, orain, amaierako fasea egingo da, talde horretan, gaitasuna, prestakuntza eta konpromisoa aintzat hartuta, 100 eta horien erreserbak aukeratzeko; horiek lankidetzako eginkizunak beteko dituzte azpiegiturak eraikitzeko, haurrei hezkuntza-laguntza emateko, adinekoei arreta emateko eta ahalduntzeko, saneamendu-jarduerak egiteko, nekazaritzako eta abeltzaintzako jarduerak egiteko eta kultura-animaziorako jardueretan.