Berriak Berdintasuna, Justizia eta Gizarte Politikak
qrcode

“Beharrezkoa da eguneroko zereginean konpromiso soziala areagotzea, elkartasuna eta lankidetza aldarrikatuz”

2024-06-20
  • Antonio Menchaca de la Bodega Fundazioaren sarien XXIII. edizioa

Bilbo, 2024 06 20

Ana Reka Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saileko kabineteko zuzendariaren ustez, “beharrezkoa da eguneroko zereginean konpromiso sozialaren ideia areagotzea, besteak beste, elkartasuna eta lankidetza aldarrikatuz. Gizarte-berrikuntzak lankidetzan eta elkartasunean oinarritutako gizarte bat eskatzen du”.

Bilboko Elkarte Filarmonikoan egin den eta Almudena Cacho kazetariak aurkeztu duen Antonio Menchaca de la Bodega Fundazioaren sarien XXIII. edizioaren galan, Rekak nabarmendu du, “gertutasunez, humanismoz eta elkartasunez beteta dauden era honetako ekitaldiak gaur inoiz baino beharrezkoagoak dira”.

“Bizi garen gizartea, batzuetan, badirudi ez dela oso harkorra eta indibidualtasunean eta norberari komeni zaionean zentratuta dagoela, bai maila pertsonalean bai elkarte, erakunde eta bizitzeko moduen mailan. Horregatik, ezin dugu gure eguneroko zereginean konpromiso sozialaren ideia desagertzen utzi. Beharrezkoa da elkartasuna eta lankidetza bezalako balioak aldarrikatzea”, adierazi du Ana Rekak.   

Nerea Melgosa sailburuaren kabineteko zuzendariaren arabera, “asko dira gizatasuna eta pertsona bakoitzaren eta bere ingurunearen balioa zaintzen ari diren pertsonak, eta horietako batzuk dira, hain zuzen ere, galan saritu direnak”.  

Honako hauek izan dira Antonio Menchaca Fundazioaren saria jaso dutenak:  Begoña Agirrezabal, Karidadeko alaba 1964tik, bizitza osoa besteei eskaini diena, batez ere Arangoitiko pertsona behartsuenei: Aita Mari, Itsas Salbamendu Humanitarioko taldea; Aintzane Monteverde, Otxarkoagako Veracruz Ikastetxearen zuzendaria eta Euskal Herriko Eskauten Bizkaiko ordezkaria; Somorrostro Heziketa Zentroa eta Senegalgo bere lankidetza solidarioa; eta aipamen berezia Santurtziko San Juan de Dios Ospitaleak jaso du bere mendeurrenean.

“Hauek dira mundu justuago eta solidarioago batean, pertsonen balioak alderdi material eta egoistenen gainetik jartzen diren munduan, sinesten eta konfiantza izaten laguntzen diguten pertsonak eta erakundeak”, azpimarratu du Ana Rekak, eta zoriondu egin ditu epaimahaikideak eta Fundazioa, “zuen laguntzarekin eta sari hauen bidez egiten duzuen aitorpenarekin elkartasunaren balioa zabaltzeko eredu eta bultzada zaretelako”.

 

 

2 iruzkin
  • Argazkia Xaver
    2024-06-22

    Ia egunero egiten den protesta baten absentismoa hazi behar izan gabe, helmugara iristea zailduz eta ingurumen-inpaktu handiagoarekin eztabaidan dauden onurak.

  • Argazkia Xaver
    2024-06-22

    Sin tener que crecer absentismo de una protesta casi diaria capital dificultando llegar a destino y con mayor impacto ambiental beneficios en discusión

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(XII legealdia 2020 - 2024)
Beste gonbidatu batzuk
  • Almudena Cacho