
Bilboko Udalak eta Eusko Jaurlaritzak 557 lanpostu sortzen lagunduko dute hirian, “Bilboko 2017ko enplegu planaren” bidez
- Enplegu Plan berriak 5.564.087 euroko aurrekontua du eta Bilbon 557 lanpostu sortzen lagunduko du, 2016an baino % 8 gehiago.
- Programa hau, 2017 eta 2018 urteen artean garatuko da eta bere helburu nagusia da jarduera ekonomikoa bultzatzea eta lan aukera berriak sortzea, bereziki kolektibo ahulen artean, betiere ahaleginduz uriko auzoen arteko garapena orekatua izatea.
- 557 lanpostu artean, Udalak, Bilbao Ekintza udal sozietatearen bidez, zuzeneko 207 lanpostu gestionatuko ditu. Zeregin hauek egingo dituzte: eraikin publikoak eraberritu, basoko lantaldeak, ekipamendu urbanoak txukundu, hiriaren gidariak edo zizerone-ak, programa europarrak eta sozialak.
- Enplegu plan honen markoan, Bilbon egoitza duten enpresa pribatuek lan-merkatuan sartzeko zailtasunak dituzten 350 pertsona kontratatuko dituzte.
- Juan Mari Aburto Bilboko Alkateak eta Beatriz Artolazabal Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuak Plan hau baloratu dute baliabide garrantzitsua bezala berrindartze ekonomikoko, egonkorra eta kalitateko enplegu-sortzea bilatzen duten proiektuei gehitzen diena.
Bilbon, 2017´ko azaroaren 27´an
Juan Mari Aburto Bilboko Alkateak eta Beatriz Artolazabal Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuak “2017ko Enplegu Plana” aurkeztu dute gaur. Plan hori aurten hasi eta 2018an garatuko da. Ekimen honek 5.564.087 euroko aurrekontua du eta Bilbon 557 lanpostu sortzen lagunduko du -2016an baino % 8 gehiago-. Guztizko aurrekontuko, Lanbideren bidez, Eusko Jaurlaritzak 4,5 milioi euro ematen du eta Bilboko Udalak gainerakoa.
Helburu nagusia da jarduera ekonomikoa bultzatzea eta lan aukera berriak sortzea, bereziki kolektibo ahulen artean, lan-merkatura sartzeko zailtasunik handienak dituztenen artean, betiere ahaleginduz uriko auzoen arteko garapena orekatua izatea eta horietako jarduera ekonomikoa, merkataritzakoa, soziala eta kulturala bultzatuz. Alkate eta Sailburuak ekimen hau baloratzen dute “baliabide garrantzitsua bezala berrindartze ekonomikoko, egonkorra eta kalitateko enplegu-sortzea bilatzen duten proiektuei gehitzen diena”.
2017ko Enplegu Plana Bilboko Udalak eta Eusko Jaurlaritzak partekatzen duten estrategiaren barruan kokatzen da, eta bere helburu nagusia lan-merkatua suspertuko duten eta kontratazioari mesede egingo dioten programak eta esku-hartzeak martxan jartzea da. Horrenbestez, “2017 Enplegu Plana” erakundeen arteko lankidetzaren emaitza da eta enpresa pribatuekin egindako elkarlanaren fruitua da, betiere lana sortzea sustatzea helburu.
2017ko enplegu plana, kopurutan
2016ko kopuruekin alderatuta, 2017an 557 lanpostu sortzea aurreikusi da, 42 kontratazio gehiago, hau da, % 8 gehiago. Guztira sortuko diren lanpostuetatik, Bilboko Udalak, Bilbao Ekintza udal sozietatearen bidez, 207 lanpostu kudeatuko ditu, tokiko eremuaren onurarako edo intereseko jardueretarako tokiko eremutik kontratazioak bultzatze aldera. 350 lanpostu ere sortuko dira, Bilbon egoitza duten enpresen kontratazioen bidez, honako honetan ere sektore honetan lana sortzea bultzatzeko helburuarekin.
Konpromiso sozial handiko estrategia
“Enplegu Planak” konpromiso argia du hasiera-hasieratik enplegua lortzeko zailtasunik handienak dituzten biztanleekin: Emakumeak, 55 urteko baino gehiagokoak, 35 urteko baino gazteagoak, iraupen luzeko langabeak.
Hortaz, “Bilboko 2017ko Enplegu Planean”, 2016koan egin zen legez, guztirako kontratazioen % 50 Bilboko emakumeei egingo zaizkie, hau da, plan honen barruan sortzen diren lanpostuetatik, gutxienez, 279, emakumeek beteko dituzte.
Egingo diren kontratazioetatik % 50 emakumeenak izateaz gain, proiektu honek lehentasuna ematen die baita 55 urte baino gehiago dituzten pertsonei, eta kontratazioen % 15 (84 pertsona) talde horretakoentzat izango dira.
- Udalak Bilbao Ekintzaren bitartez sortutako lanpostuei dagokienez, Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta jasotzen duten pertsonentzat izango dira aipatutako lanpostuen % 30 gutxienez; gainerako % 70a, berriz, lan-merkatuan sartzeko zailtasun gehien dituzten taldeentzat izango da, besteak beste, lehenengo lanpostuaren bila dabiltzan 35 urtetik beherakoentzat eta langabeak eta langabezian denbora luze daramaten pertsonentzat.
Enplegu planean sartzeko baldintzak
Enplegu Plan honetan sartu ahal izateko baldintza hauek bete behar dira: Bilboko bizilaguna izatea, langabezian egotea, Lanbiden lanpostu-eskatzaile gisa izena emanda egotea eta 2017ko Enplegu Planean jasotako kolektiboren bateko kide izatea.
“Bilboko 2017ko Enplegu Planean” parte hartzeko ez da eskabiderik egin behar. Euskal Enplegu Zerbitzuak hasierako lehen hautaketa bat egingo du, eskainitako lanpostuetan oinarrituta, ezarritako irizpideak betetzen dituzten eta eskatutako profilera egokitzen diren horien artean. Bilbao Ekintza udal enpresak, ekimen honetan parte hartzen duten erakundeekin lankidetzan, azken hautaketa gauzatuko du, aurrez aurreko elkarrizketen bidez, prozesu ireki eta gardena bermatuta.
“Bilboko 2017ko Enplegu Planaren” bidez sinatuko diren lan-kontratu guztiek gutxienez 3 hilabeteko eta gehienez 6 hilabeteko iraupena izango dute lanaldi osoan edo erdian eta 2017ko ekainaren 30era bitartean gauzatu beharko dira. Udalak Bilbao Ekintzaren bitartez sustatuko dituen enplegu guztiak lanaldi osokoak izango dira.
Eusko Jaurlaritzak Lanbideren bitartez finantzatutako diru-laguntzak honakoak dira:
Tokiko enpresa pribatuek egindako kontratazioak:
- Gehienez 3.000 euro lanaldi osoko 3 hilabeteko kontratu bakoitzeko.
- Gehienez 6.000 euro lanaldi osoko 6 hilabeteko kontratu bakoitzeko.
- Gehienez 9.000 euro lanaldi osoko 6 hilabeteko kontratu bakoitzeko, Lanbidek ezarritako lehentasunezko taldeetako pertsonak kontratatzen direnean.
- 6 hilabeteko kontratuetarako denbora partzialeko laguntzak eta gutxienez jardunaliaren %50erako. Diru-laguntza lanean egon den jardunaldiariekin proportzionala izango da.
Hiriarentzako jarduera interesgarriak egiteko kontratazioak
Bilboko Udalak, Bilbao Ekintza udal sozietatearen bidez, kudeatuko dituen 207 lanpostuak tokiko eremuaren onurarako edo intereseko jardueretarako izango dira. Hain zuzen ere, proiektu hauen barruan egongo dira:
- Hiriko lantaldeak. 62 lanpostu izango dira, eta hiri altzariak, instalazioak eta guneak egokitu eta komun publikoak gestionatuko dituzte.
- Eraikin publikoak birgaitzea. 61 lanpostu sortuko dira udalaren instalazioak eta eraikinak birgaitzeko lanetan parte hartzeko. Enpresa izaerako jarduerak, jarduera sozialak, kiroletakoak eta aisiakoak egingo diren instalazioetan ekipamenduak jarri eta instalaziook prestatzeko lanetan ere parte hartuko dute langileok.
- Basoko lantaldeak. 23 pertsona arituko dira berdeguneak eta uriko parkeak atontzen eta mantentze-lanak egiten.
- Uriaren irudia hobetzea eta uriaren garapen jasangarria. 15 pertsona kontratatuko dira uriaren hirigintzako plangintza garatzeko, espazio publikoa zentzuz erabiltzeko eta ingurumen arloko kutsadura kontrolatu eta murrizteko lanetan jarduteko.
- Enplegu planeko ekintzen koordinazioa eta jarraipena. 14 pertsona plan honetan jasotako jarduketak gestionatzen eta koordinatzen arituko dira.
- Uriko beste proiektu batzuetan jarduteko ere kontratatuko da jendea. Hain zuzen ere, proiektu hauetarako: sare sozialak eta marketina (7 pertsona), Bilbao Gazteak Sortzen proiektua, gazteen enplegagarritasuna hobetzeko plana, txertatzea(4 pertsona), Bilbao Gazte Plana (4 pertsona), berdintasuna, bizikidetza eta lankidetza sustatzea herritarren artean (4 pertsona), merkataritzako sektorean jarduera dinamizatzea (3 pertsona), zizerone-lanak (2 pertsona), nazioarteko foroak eta hirien arteko hitzarmenak (2 pertsona), erkidegoko hezitzaileak (2 pertsona), Europa mailako proiektuak garatzea (pertsona 1), jabeen erkidegoetako bitartekaritza ta elkarbizitza (pertsona 1), administrazio elektronikoa txertatzeko plana (pertsona 1) eta Bilbo Zaharreko , San Frantzisko eta Zabalako proiektu estrategikoa (pertsona 1).