Eu

BEINT: 30 urte Euskadi marka sustatzen

2016.eko azaroak 30

Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburu Arantxa Tapia izan da gaur arratsaldean Nazioartekotze Bekak banatzeko egingo den ekitaldiaren buru. Programak 30 urte bete ditu

  • Euskadiko 800 gazte baino gehiago prestatu dira bost kontinenteetako 60 herrialdetan.% 85 berehala sartu dira lan-merkatuan
  • Hasieran bost beka izan ziren urtean, eta orain ehun dira.Titulazio teknikoek gorantz jarraitzen dute, eta edizio honetan % 30 izan dira
  • 80ko hamarkadako industriaren birmoldaketatik azkenaldiko ekonomiaren krisialdira arte gure ekonomiak izan dituen une latzetan irtenbideak ematea eta globalizazioaren funtsezko elementua izatea dira BEINTen lorpenak

Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburu Arantxa Tapia izan da gaur arratsaldean Bilbon, Sarrikoko Ekonomia eta Enpresa Fakultateko Areto Nagusian, BEINT programako 2016ko Nazioartekotze Bekak banatzeko egin den ekitaldiaren buru. Aurtengo deialdian parte hartzen duten ehun gazteez gainera, aurreko edizioetako bekadunak ere izan dira bertan, programak 30 urte betetzen dituen honetan. 

Hasieratik mila bederatziehun eta laurogeita seian, nazioartekotze beken programak mundura ate bat ireki zien euskal gazteei. Eta baita Euskadiko ekonomiari ere.

Laurogeiko urteetatik gaur arte, unibertsitate-tituludunek baztertu ezinezko eskaintza izan dute:etorkizuna prestatzen duten bitartean herrialde ugari ezagutu eta kultura berrietan murgiltzeko aukera.

Zeintzuk dira BEINT programaren etapak?

Behin hautaketa prozesua gaindituta, prestakuntza teoriko espezializatuari ekiten diote. Ondoren praktika faseak datoz: hasieran erakunde publikoetan, eta jarraian, prozesua amaitzeko, praktika profesionala egiten dute enpresa batean. Ibilbide osoa bukatu ahala, Alumni taldean sartzen dira.

Emaitza: bekadunak arrakastazko adituak bihurtu dira eta hiru hamarkada hauetan herrialdeko enpresa-ehunaren modernizazioan eragin dute. Beraiek dira BEINTen espiritua eta protagonistak.

Bizi-esperientziei eta mundu osoko enpresa publiko eta pribatuetan aberastutako curriculumei esker, enpresak gidatzeaz eta atzerrira zabaltzeaz arduratu diren adituak sortu dira.

Igaro dira, ikasle izatetik, gure ekonomiaren une zailenei konponbideak ematera, laurogeietako industria-birmoldaketatik oraintsuko ekonomia-krisiraino,  eta globalizazioaren giltzetako bat izatera.

Hogeita hamar urte hauetan, bostetik ehunera hazi da xede herrialdea aukeratu dezakeen bekadun kopurua. Munduko merkatuaz lehen pertsonan jabetzeko, aukeran dituzte Estatu Batuak, Japonia, Singapur, Hegoafrika, Vietnam, Erresuma Batua, Arabiar Emirerriak… guztira hirurogei estatu. Planeta osoa dute eskura, ikasteko eta lan egiteko.

Kanpo-merkataritzak lanbide-garapenerako ateak zabaltzen ditu, ez soilik kudeaketa gaitasunak eta gaitasun teknikoak dituztenei; baita ere ikus-entzunezkoak, marketina edo publizitatearen alorretan esaterako.

Baina ez da soilik ibilbide profesionala aberasten. Beka bakoitzaren atzean historia bat dago; aurkikuntzez, ikasketez eta planeta osoan bildutako anekdotez beteriko bizitza bat. Eta bidaiaren bukaeran, maletak bizipenez beterik, horra aukera aparta.

Bide honi esker ia segituan sartzen direlako lan munduan, nahiz eta beken programaren helburua prestakuntza izan (%85). Eta kanpo merkataritza, nazioarteko negoziaketak, salmenta teknikak edo hizkuntzak ikasi ondoren, askok zuzendaritza karguak hartzen dituzte, multinazionaletan, zein enpresa txiki eta ertainetan.

Euskadi eta munduaren arteko joan-etorriko bidaia honetan, ibilbide zoragarri honetan jasotako guztia esperientzia ahaztezin batean mamitzen da, gure aberastasuna handituz.

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @gananzia
    2016.eko abenduak 01

    Comentario de Twitter:
    Becas BEINT: 30 años haciendo marca Euskadi https://t.co/Irotbwy354

Ekitaldiko kargudunak