Berriak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna
Eu

Urban Commerce 2016

2016.eko urriak 27

Merkataritza eta Turismoko sailburuorde Itziar Epalzak eta Gasteizko Udaleko Enpleguaren eta Garapen Ekonomiko Iraunkorraren zinegotzi Nerea Melgosak gaur Europa Jauregian garatzen den Urban Commerce VII. Jardunaldi Teknikoa inauguratu dute. Merkataritzaren sektoreko 200 profesionalek baino gehiagok eman dute izena “Saltoki konektatuak hiri konektatuetan” lemapean egingo den jardunaldian. Konektagarritasunaren erronkak sektoreari ekar diezazkiokeen aukerak erakustea, tokiko merkataritza egoera berri horretara egokitzeko premia aztertzea eta saltokiaren eta bezeroaren arteko egungo harremanak birplanteatzea izango ditu ardatz.

Epalzak Eusko Jaurlaritzaren ekimenen balioa nabarmendu du, esate baterako Hirigune programak merkataritza biziberritzeko bete duen eginkizuna, eta modernizazioaren eta alfabetatze digitalaren garrantzia azpimarratu du sektorearen erronka nagusien artean.

Urban Commerce ekimena abiatu zenetik 10 urte igaro eta gero, 2016an,Eusjo Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak eta  Vitoria-Gasteizko Udalaren Enpleguaren eta Garapen Ekonomiko Iraunkorraren Sailak bere gain hartu du Urban Commerce ekimenari segida ematea, eta, horretarako, jardunaldi tekniko bat antolatu du txikizkako merkataritzaren sektoreko profesionalentzat eta sektore horren lehiakortasuna hobetzeko lan egiten dutenentzat (hala nola erakunde publikoetan, unibertsitatean, enpresaburuen elkarteetan, aholkularitza-enpresetan eta prestakuntza espezializatutako zentroetan).

Helburuak 

Honako helburu nagusi hauek lortu nahi dira 2016ko topaketa honen bidez:
  • Ongi konektatuta egotea sektorearentzat zein garrantzitsua den ulertzea, egoera berri horretara tokiko merkataritza nola egokitzen ari den aztertuz eta saltokiaren eta bezeroaren arteko egungo harremanak birplanteatuz.
  • Merkataritza-jardueraren, saltokiaren eta hiri-espazioaren artean dagoen loturari buruz hausnartzea.
  • Administrazio Publikoek espazio publikoaren barruan inguru goxoak sustatzeko duten eginkizuna interpretatzea.
  • Beste herrialde batzuetan arrakasta izan duten ereduak ezagutzea.
  • Sektorearen egungo egoerari buruz hausnartzea eta azken joerak ezagutzea.
  • Sektorean gertatzen ari diren aldaketa nabarmenak aztertzea eta aldaketa horiek txikizkako merkataritza independentearen lehiakortasunean ekartzen dituzten aukera eta arriskuei buruz eztabaidatzea.
  • Profesionalen arteko informazio-trukea sustatzea, sektorearen lehiakortasuna hobetzeko funtsezko tresna gisa.
  • Hiri-merkataritza berpizten eta sustatzen lan egiten duten eta jatorri desberdina duten enpresa eta erakundeen arteko sinergiak sortzea eta sare informalak sortu eta indartzen laguntzea sektoreko enpresen eta nazioartean hiri-merkataritzaren kudeaketarekin zerikusia duten erakundeen artean.

Laburbilduz, hauxe da helburua: ideiak, jardunbide egokiak, iritziak eta esperientziak trukatzeko inguru egoki bat sustatzea, sektorearen garapena eta hiri-merkataritza berrasmatu eta egungo egoeratik indartuta ateratzeko estrategiak eztabaidagai hartuta.

Goizeko saioa

09.00 - 09.30: Parte-hartzaileei harrera egitea eta dokumentazioa ematea.

09.30 - 10.00: Inaugurazio-ekitaldi ofiziala eta ongietorria.

10.00 - 11.15: Irekiera-hitzaldia "Nola aldatu du teknologiak gure bizitza?
          Hizlaria: Enrique Dans. IE Business School-eko berrikuntza-irakaslea. Management-ean doktorea, Informazio Sistemetako espezialitatea.
          Aurkezlea: Pilar Zorrilla. Euskal Herriko Unibertsitateko Irakasle Titularra. Merkaturatze eta Merkatu Ikerketa Saila.

11.15 - 11.45: Kaferako atsedenaldia.

11.45 - 13.45: Hitzaldiak.
          "Tokiko merkataritza. Nork babesten du?" Roger Sunyer. Politologoa eta Zuzendaritza Publikoan Masterra.
          "Tokiko merkataritza eta aldaketa teknologiak sortutako estresa." Alex López. Sartia Retail Meeting Point-eko Zuzendaria.
          "Tokiko merkataritza eta lurraldea, sarean elkarrekin bizitzeko gidaliburua." José Luis Vallejo. Arkitektura eta Hirigintzan Masterra. Ecosistema Urbano-ren sortzaileetako bat da.
          Aurkezlea: Rafael Doria. IKEIko Bazkide-Zuzendaria.

13.45 - 14.15: Solasaldia publikoarekin.
          Parte-hartzaileak: Roger Sunyer, Alex López eta Jose Luis Vallejo.
          Moderatzailea: Pilar Zorrilla. Euskal Herriko Unibertsitateko Irakasle Titularra. Merkaturatze eta Merkatu Ikerketa Saila.

14.15 - 15.30: Luncha parte-hartzaileentzat.

Arratsaldeko saioa

15.30 - 16.30. Hitzaldia: "Instagram, Snapchat eta beste tresna bisual batzuk zure negozioa internet bidez sustatzeko".

          Hizlaria: Cristina Juesas.

16.30 - 18.15. Esperientzien eta eztabaidarako mahai-ingurua.
          Aurkezlaria eta moderatzailea: Cristina Juesas.

Gizarte - programa

18.30. Bisita komertzialak, ibilbide turistikoak...

 
Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)