Berriak Enplegu eta Gizarte Gaiak
Eu

EEEren iraileko datuak

2010.eko urriak 15

 

Irailak, 2010eko datu onenekin, berretsi egin du enplegu erregulazioko espediente gutxiago aurkezteko joera

 

2009ko urtarriletik irailaren amaierara arte 2.086 enpresa atera dira Enplegu Erregulazioko Espedienteko egoeratik eta 53.250 lagun hasi dira beren lanpostuetan

 Aurreko hilean baino eraginpeko langileen % 25 gutxiagorekin itxi da hilabetea

Irailean, enplegu-erregulazioko 75 espediente (etetekoak, murriztekoak edo azkentzekoak izan daitezke) baimendu zituen euskal administrazio publikoak, eta urteko erregistrorik onena da hori. 75 espediente horietatik, 41 Enplegu Erregulazioko bigarren Espediente bati dagozkio, hau da, berritze bati. Iraileko datuek 2010eko hasieratik gertatzen ari den beheranzko joera berresten dute, espedienteen zein eraginpeko langileen kopuruari gagozkiola.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko