
INBERTSIOA (Euskadi 20 20 Esparru Programa: 2. ardatza)
Hazkunde ekonomikorako, lehiakortasuna hobetzeko eta enplegurako beharrezko azpiegiturak sustatu eta garatzea.
Komunikabideen azpiegiturak |
Ingurumen azpiegiturak |
Azpiegitura ekonomikoak |
Gizarte azpiegiturak |
---|---|---|---|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
TESTUINGURUA
- Azpiegituren garapena eta euskal administrazioen inbertsio ahalegina beharrezko elementuak dira hazkunde ekonomikorako, lehiakortasuna hobetzeko eta enplegurako.
- Autogobernuaren gaitasunak errekuperatzearen ikuspegitik, Euskadik inbertsio publikoko politika aktiboa garatu du azpiegitura guztietan, nola interes ekonomikoko azpiegituretan, hala interes sozialekoetan. Azpiegitura horiei esker, aberastasuna eta enplegua sortzen lagundu ahal izan da, enpresa berriak garatuz, eta, era berean, gizarte modernoa osatzen lagundu da, bizi kalitateko parametro altuak, hezkuntza eta osasun sistema aurreratuak eta kultura eta aisialdirako eskaintza zabala lagun.
- Krisi ekonomikoaren egungo egoeratik irteteko, austeritate neurriak ekonomiaren hazkundea eta diru-sarrera fiskalak sustatzeko ekimenenekin uztartu behar dira. Inbertsio publikoek eragin positiboa dute, ez soilik dinamizazio ekonomikoan, baizik eta baita ekoizgarritasunaren hobekuntzan eta kostuen aurrezkian ere, agente ekonomikoei eta hiritarrei begira.
- Beharrezkoa da inbertsio eta proiektu estrategikoen politika garatzea, lehentasun eta eraginkortasun irizpideei jarraiki. Azpiegiturak, ekonomikoki bideragarriak izateaz gain, denboran zehar egokitzeko modukoak, ingurumenarekiko arduratsuak eta sozialki errentagarriak izan behar dira.
- Herri administrazioen inbertsio proiektu nagusien aldizkakotzeak eta azalpenak lagundu egin behar dute agente ekonomiko pribatuen inbertsio erabakietan ziurtasuna sortzen, eta, azken finean, enplegua sortzen.
- Euskal erakunde desberdinen lankidetza eta osagarritasuna ezinbestekoa da baliabide publikoak eraginkortasun handiagoz erabiliko dituzten inbertsio publikoen politika garatzeko orduan, gizarteari onurak eragiteko asmoz.
HELBURUAK
- Euskadiko lurralde garapen orekatua ahalbidetuko duten azpiegituren eraikuntza sustatzea.
- Garraiobide iraunkorren erabilera sustatuko duten eta mugikortasun kostuak murriztuko dituzten azpiegituren garapena sustatzea.
- Euskal erakundeen inbertsio proiektu handien plangintza eta antolaketa koordinatzea.
- Euskadi barrutik antolatzen duten komunikazio azpiegiturak sustatzea eta horiek Europako garapen ardatzekin lotzea erraztea.
- Azpiegitura inteligenteen dinamizazioa eta abiadura handiko komunikazio sareen garapena bultzatzea.
- Aurrezki pribatua eta inbertsio funtsak zerbitzu publikora orientatutako azpiegiturak finantzatzera bideratzea.
- Jarduera ekonomikoa dinamizatzea eta ekimen pribaturako ziurtasun horizontea ezartzea, enplegua sortzen lagun dezan.