Ekitaldiak Kultura
Eu

FILMAZPIT PROGRAMA

2011.eko azaroak 24, 11:00 2011.eko azaroak 24, 11:30 FILMAZPIT PROGRAMA
2011.eko azaroak 24 11:00 - 11:30
Sala Club del Teatro Victoria Eugenia, Donostia, República Argentina, 2
Ekitaldiko kargudunak: Lurdes Auzmendi Ayerbe
Beste gonbidatu batzuk: Viceconsejera de Política Lingüística
Euskaraz azpidatzitako pelikulen katalogoa eta webgunea aurkeztuko da

Azaroaren 24an, osteguna, 11:00etan, Filmazpit izeneko zinema zabaltzeko ekimen berria aurkeztuko du Lurdes Auzmendi Hizkuntza Politikarako sailburuordeak, Nerea Txapartegi Donostiako Udaleko Kultura delegatua eta Josemi Beltran Donostia Kulturako Zinema Unitateko arduradunarekin batera, Donostiako Victoria Eugeniako Klub aretoan. Agerraldi honetan, euskaraz azpidatzitako pelikulen filmategia eta webgunea sortu eta zabaltzeko programaren berri emango da.

 

Prentsaurrekoan izango dira:

  • - Lurdes Auzmendi, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordea
  • - Josemi Beltrán, Donostia Kulturako zinema-unitateko arduraduna.
  • - Nerea Txapartegi, Donostiako Udaleko Kultura delegatua.
  • - José Luis Rebordinos, Donostiako Zinemaldiko zuzendaria.
  • - Ion López, Euskadiko Filmategiko Zuzendari-Kontserbatzailea.
  • - Miriam Anitua, Tabakalerako kudeatzailea.
(*) Bertaratuei eta partaideei jakinarazten zaie ekitaldia grabatu egingo dela eta argazkiak egingo direla; argazki nahiz grabazio horiek Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vascoren Interneteko kanal eta plataformetan gorde, argitaratu eta erakutsiko dira. Halaber, bertaratuek datuetara sartzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta aurka egiteko eskubideak erabili ahalko dituzte, baita beren ohore, irudi eta intimitate pertsonalaren eta familiarenaren arabera dagozkien beste eskubideak ere, helbide honetan: Nafarroa 2, 01007 Vitoria-Gasteiz.
Ekitaldiaren kokapena
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Viceconsejera de Política Lingüística