Euskadik enpresa-presentzia handia du gatazka-guneetan; Eusko Jaurlaritzak 42 euskal enpresa eta 63 industria- eta merkataritza-ezarpen detektatu ditu “Euskaditik ezin dugu munduko egoera geopolitikoa kontrolatu, baina bizkor erantzun dezakegu gure industria babesteko”, azpimarratu du lehendakariak. Imanol Pradales Lehendakariak iragarri duenez, gaur goizean bertan premiazko deialdia egingo dio Industria Defendatzeko Taldeari, kluster, enpresa eta eragile guztiekin Ekialde Hurbileko gatazkari buruzko kontsultak aztertzeko. Bilera datorren asteazkenean egingo da, etengabeko monitorizazio-mekanismoak aktibatzeko, industria-klusterrekiko koordinazioa indartzeko eta kontingentzia-neurriak prestatzeko, hilabeteetan luzatu daitekeen egoera baten aurrean.
-
Une honetan ez dago inolako emanaldirik programatuta.






