Gobernuaren proposamenak Herri Administrazioa eta Justizia
Eu

Euskal Administrazio Publikoaren Lege Proiektuaren prestaketa

2014.eko irailak 16

Euskal Administrazio Publikoaren Legeak kalitatezko zerbitzu publiko bihurtuko du euskal Administrazio Publikoa. Aurrerantzean, gai izango da XXI. mendeko herritarren beharrizanei eraginkortasunez erantzuteko, eta gobernantzaren printzipio berrietan oinarrituko da: parte-hartzean, gardentasunean eta herritarrek gai publikoetan izango duten lankidetzan.

Lege-aurreproiektuaren testua tartean sartuta dauden eragile guztien artean landu, eztabaidatu eta kontrastatu da azken hilabeteetan zehar. 2014ko martxoaren 31ko Ebazpenaren bidez, jendaurrean jarri zen Euskal Administrazio Publikoaren Lege Proiektua, interesdunek egin beharrekotzat jotzen zituzten alegazioak egin zitzaten. Horretaz gain, herritarrei eztabaidatzeko eta ekarpenak egiteko aukera emateko, proposamena Irekian argitaratu zen. Aldeko 9 boto eta 50 iruzkin jaso ziren, guztira, eta denak lan-taldeari helarazi zitzaizkion.

Alegazioak eta iruzkinak aztertu eta egin beharreko txostenak egin ondoren, lege-proiektua Jaurlaritzaren Kontseilura bidali da, hark onartu dezan.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko