Gobernuaren proposamenak Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena

EAEko 2030eko Ingurumeneko V. Esparru Programa

qrcode
qrcode

EAEko 2030eko Ingurumeneko V. Esparru Programa. Ondorioak

2023-01-24

Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumen Sailak eskertu egiten du herritarrek, elkarteek, adituek eta administrazioek 2030erako Ingurumen Esparru Programa egitean egindako ekarpena. Dokumentu honek gidatuko du Eusko Jaurlaritzak datozen urteetan ingurumenaren arloan egingo duen ekintza.

Dokumentua egiteko, Euskadiko Ingurumen Administrazioari buruzko abenduaren 9ko 10/2021 Legean ezarritakoa bete da. Lege horrek bermatzen du interesdunek eta, oro har, herritarrek parte hartuko dutela planak, programak eta xedapenak egiten, aldatzen, berrikusten eta onartzen.

Prozesuaren faseak honako hauek izan dira:

  • 2021eko irailetik 2022ko martxora: IV. Ingurumen Esparru Programaren ebaluazioa eta Euskadiko 2020ko Ingurumenaren Egoeraren azterketa. 2030erako V. Ingurumen Esparru Programaren erronkak identifikatzea, osatzea eta baliozkotzea aditu-taldeen bidez.
  • 2022ko maiatzetik 2022ko urrira: proiektu eraldatzaileen diseinua, identifikatutako erronkei erantzuteko. Ekimen zehatz horien ardatza da ekintza zuzena eta epe ertainean emaitza nabariak lortzea.
  • 2022ko azarotik 2022ko abendura: 2030eko Ingurumen Esparru Programaren herritarren kontrastea Irekian.

Baterako sorkuntzako, lankidetzako eta partaidetzako prozesuen emaitza kuantitatiboak garrantzitsuak izan dira: adituek landutako proiektu eraldatzaileen 50 ideia baino gehiago, Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzako langileen 70 ekarpen baino gehiago eta herritarrekiko 34 elkarreragin Irekian.

Maila kualitatiboan, jasotako ekarpenek lanerako orientabide hauek ateratzeko balio izan dute, besteak beste:

  • Sareko lanaren, aliantza publiko-pribatuen eta gero eta konplexuagoak diren ingurumen-erronkei erantzuten dieten diziplina anitzeko proiektu eta lantaldeen aldeko apustua egitea.
  • Ingurumenak gainerako kudeaketa-eremuekin eta, bereziki, osasunarekin duen harremanari buruzko ezagutza areagotzea, betiere “One Health” ikuspegitik. Big datak erabakiak hobeto hartzeko dituen aukerak ustiatzea
  • Jasangarritasunarekiko konpromisoak eta agendak sortzea euskal enpresetan, haien tamaina edozein dela ere. Aldi berean, gizartea kontsumo arduratsuago baterantz mugiaraztea.
  • Iraunkortasunaren arloan gizartearen parte-hartzea bultzatzea, informazio integrala emanez. Haurrengan eta gazteengan eragitea, lehen etapetatik ingurumenarekiko sentsibilizazioa eta parte-hartzea bultzatuz.
  • Lurraldearen kohesioa sustatzea eta haren funtzio-aniztasuna eta paisaia-aniztasuna babestea.

 Jasotako gako guztiekin, behin betiko idatziko da 2030erako Ingurumeneko Esparru Programa.

Iruzkin bat
  • 2023-01-24

    Si sirve para ir sanando nuestro maltratado espacio natural bienvenido sea.
    En zonas como Lemoiz favorecer la cohesión del territorio, su multifuncionalidad y la preservación de su diversidad paisajística y ecológica es una tarea urgente de acometer. Y las posibilidades de desarrollar un proyecto integral que lo materialize a partir del espacio natural que rodea la central nuclear (184 ha de titularidad pública + varios km de fabulosos acantilados, entiendo que también de titularidad pública) son reales y muy interesantes. Únicas diria yo.No deben dejarse pasar otro montón de años.

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan